Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen biharamuna NAIZ Irratian
Oro har, balorazio baikorra egin dute EH Bilduk, Sumarrek eta PSEk. Kortajarena esan du emaitzak baino gehiago, emaitzek jartzen duten agertokia dela garrantzitsuena. Martinezek, berriz, ezkerreko espazio bat sortzea dutela xede, eta Alonsok, ez dutela ezer emango «gratis et amore».
Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen biharamunean, NAIZ Irratian izan dira Nerea Kortajarena EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburua, Iñigo Martinez Sumar mugimenduaren barruan Ezker Anitzako antolakuntzako arduraduna, eta Alberto Alonso PSEko Arabako laugarrena zerrendan.
Nerea Kortajarena (EH Bildu): «Herri mandatua da, nabarmen, abertzalea, soberanista, eta ezkerrekoa»
Iñigo Martinez (Sumar): «Helburua da ezker espazio politiko bat sortzea, badago eta»
Alberto Alonso (PSE): «Guretzat ez da inportantea lehendakaria zein izango den, datorren lau urteetan zein politika egin behar ditugun baizik»