IRRATIA

Bidaia bat bizi esperientzia bat da

Josu Iztuetarekin hainbat bidaia egin dugu orain arte, munduko txoko asko ezagutu ditugu berarekin eta dena hitzen bidez egin dugu. Baina berak dioen bezala «bidaia bat kontatzeko modu ezberdin asko egon daitezke: hitza bera, idaztea edo irudiak». 

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Gaurkoan irudiei buruz hitz egiten hasi gara «agian ikusi duena erakustea, ikasi duena kontatzea baino errazagoa da». Akaso horregatik egiten ditugu hainbeste argazki? Baina lehen nola egiten genuen hori? «Nola adierazi lagunei beraiekin gogoratu zarela, non zauden, etab».

Garai batean argazkiak bidaia egin ondoren erakutsi ahal izaten genituen «garai batean oso zaila zen norbaitek zegoen lekutik argazkiren bat bidaltzea» aipatu digu horregatik «bidaia ondorena lotzen genuen argazkiekin, ez bidaia bera». Gaur egun oso bestelakoa da,  «oso normalizatua dago momentuko argazkiak bidaltzea». 

Orduko argazki karrete eta eskutitzak ekarri dizkigu gurera. Eskutitz eta postal gutxiago idazten dugu egun, baina Josuk esan duen bezala, «ahotik hitz egiten degu, bihotzetik idatzi». 

Nostalgia piztu digu guztioi eta honen inguruan aritu gara goxo-goxo gaurko saioan. Hemen duzue elkarrizketa osoa entzungai.