«Garrantzitsua da etika feminista integratzea gure erabaki eta praktiketan»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Sara Iriarte Lasa
«Gizonak feminismoan, zer?» galderari erantzuteko eta gizonen desboteretzaren inguruan hausnartzeko, Ondarroako Etxelilan lau tailer eskaini zituen pedagogia feministetan aditua den Iñigo Ranero Gonzalezek. Horrek izan zuen erantzun ona ikusita, Emagin elkarteko Asier Arizkorreta Hurtadok lekukoa hartu du. Otsailean eman zuen lehen tailerra, eta maiatza iritsi bitartean, beste hiru saio eskainiko ditu, hilean behin: martxoaren 19an, apirilaren 16an eta maiatzaren 21ean. Tailerretan mamitutakoa jasotzeko, honen inguruko xehetasunak eman ditu Ranerok NAIZ Irratian.