'Carvalho Euskadin': nobela bat nobela baten baitan
Metaliteratura jolas bat proposatzen digu Jon Alonsok bere azken eleberrian. Manuel Vazquez Montalban-en pertsonaia ezaguna eta idazle iruindarraren Enekoitz Ramirez Lanbas pertsonaia gurutzatu ditu 'Carvalho Euskadi' eleberrian.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Meta lieteratura ariketa bat da azken batean bi eleberri batean egitearena, 80ko hamarkadan modako zegoen kontzeptua alonsoren hitzetan, egunbeharbada ez horrenbeste, baina modak moda horrela egiteko bulkadari erantzun dio Alonsok.
Trantsizio garaira eramango gaitu istorioak, nahiz eta kontaketak 2003 eta 2016 ureteetan dauden kokatuta. 2016an kokatzen da, Iruñean, eta eleberri baten lapurreta da gertakari nagusia: Sanchez Godin intelektualak Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat aurkitu du eta Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du nobela aurkezteko. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez “Lanbas”-en, esku geldituko da kasua.
Bigarren eleberriak 2003an kokatzen gaitu: Pepe Carvalho detektibeak, Ramblei begira dagoela, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko du: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Trantsizio garaian pentsatzean, irakurleak izan dezake desagertzea honi izen abizenak jartzeko tentazioa, baina idazleak azpimarratu nahi izan du, eleberrian agertzen den desagerketa, erabat fikziozkoa dela.