«Aniztasuna lantzeko badira modu errazak eta sukaldean elkarrekin gozatzea era bat da»
Euskal Herrian sukaldean elkartu ohi izan dira familiak, su artean izaten ziren hizketaldi eta babesguneak. Horregatik, Urretxun babesgune hartu dituzte lapikoak eta suen artean aniztasuna lantzea erabaki zuten.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
«Badira bost bat urte sukaldanitzak proiektua martxan jarri zela eta urtetik urtera jazoera hobea du», kontatu du Oihana Merino Cabrera Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetzako teknikariak. Aurten, lehen aldiz tailerretako izen emateak bete dira eta muga bat jarri behar izan dutela kontatu du Merinok, zapore gazi-gozoa utziz.
Urretxu eta Zumarragako herritarrak diren baina jatorri anitzetakoak diren kideak elkartzen dituzte, elkar ezagutu, kultura eta sukaldaritza ezberdinak elkar erakutsi eta batera gozatzeko asmoz. Merinok azaldu du, era erraza dela elkar ezagutzeko eta ezberdintasun eta berdintasunak ikasteko: «Aniztasuna lantzeko badira modu errazak eta sukaldean elkarrekin gozatzea era bat da».