IRRATIA

Mendekuak txirikordatuz

Ernesto Prat Urzainki izan dugu Paraleloan saioan 'Mendeku eskubidea' eleberria aurkezten.  Nobela beltzaren trama eta umorea uztartzen ditu Baztanetik sortutako lan honetan.

'Mendeku eskubidea' azala (Bruno Hidalgo)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Mendekuak beti eman du jokoa literaturan, Monte Cristoko kondea beharbada gaitegi horretan ezagunena, baina asko dira mendekua ardatz hartuta idatzitako eleberriak.
Eta hortik ekin dio Ernesto Prat Urzainkik ere bere azken eleberrian: izenburuak berak agerian uzten du eleberriaren muina: ‘Mendeku eskubidea’. Mendeku mota ezberdinak txirikordatzen deitu bertan idazle nafarrak, eleberriko protagonista diren hiru pertsonaien bizipenak elkarlotuz eta korapilatuz.
Baztanetik sortutako istorio bat da, horretan azpimarra, ez Baztanen kokatua, Baztanetik egindakoa baizik. Eta hain zuzen ere Baztango udalaren enplegu babestuko brigada izango da Larru, neska punk toxikomano ohia, Ernesto enplegu babestuko arduraduna eta idazlea, eta Abdel marokoar jatorriko  saltzaile ibiltariaren elkargunea.
Genero beltzarekin bakeak egiteko balio izan dio eleberriak Ernesto Prat Urzainkiri, ‘Telleria eta gero zer?’ aurreko lanarekin, trama isteko botatako izerdien ostean, erraz lotu oraingoan kontakizuna. Bestetik arlo pertsonalean ere berezia izan da lan hau: izan ere erabat etxean idatzi duen lehen lana baita, aurrekoak erbestean edo espetxealdian sortu eta gauzatutakoak izan baitira.