«Aisialdi taldeek Astelenitari kolorea ematen diogu»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Tolosako inauterietako egun bakoitzan hainbat berezitasun ditu eta Astelenitako ikurretako bat izaten dira aisialdi taldeak. Bost dira gaur Tolosako kaleak kolorez jantzen dabiltzan taldeak eta orotara 2000 haur inguru ari dira parte hartzen. Talde horietako hainbat kide gonbidatu ditugu Bigarren Kafera beraientzat zer suposatzen duen kontatzera.
Kirikiño eta Ttenttek taldeetako Ivan Asenjo, Nerea Aranburu eta Jon Diaz hurbildu dira gurera. Kirikiñokoak langilez mozorrotuta dabiltza eta Ttenttek taldekoek ‘The Greatest Showman’ pelikulako pertsonaiak hautatu dituzte. «Irailean hasten gara prestaketekin. Ideiak aurreko urteko inauterietan bertan hasten dira ateratzen. Irailean forma ematen diegu eta abenduan hasten dira haurrekin entseguak».
Gaur egun aisialdi talde horietan begirale modura dabiltzan gazteak umetan aisialdi taldeko kide izanak dira. «5 urterekin sartu nintzen Ttenttek taldean. 15ekin begirale izatera pasa nintzen eta gaur egun, 23 urterekin hemen jarraitzen dut» dio Diazek. Astelenita eguneko plana egina daukate txikiak zirenetik eta hori ez balute, zer egin ez dakitela ibiliko liratekeela aitortu dute.
Goizean hasi eta iluntzera bitartean ibiltzen dira kalean. «11:00ak aldera hasten gara eta bazkalordura bitartean dantzan aritzen gara. Arratsaldean zezen plazara joaten gara eta handik ateratakoan azken dantza batzuk egiten ditugu».
«Eskaintza bat egiten dugu. Inauteria gazteak eta nerabeak integratzeko zailtasunak dituen festa bat da. Guk eredu bat proposatzen dugu. Inauteria oso zaharra da eta gu azken 30 urteetan atera gara. Inauteriak bilakaera bat izan du, hor egon da eta aurrerantzean ere hor egongo da» Ivan Asenjoren aburuz.
Entzun Kirikiño eta Ttenttek aisialdi taldeetako kideekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.