IRRATIA

«Fededuna eta feminista izatea ez da bateraezina»

Tolosako Santa Klara komentuko mojak

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egin dioten ekarpena ikertzea da Oñatiko Udalak banatzen duen Selma Hurley Barkham bekaren helburua, eta hirugarren deialdiak eman du dagoeneko fruitua. Oñatiko mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik ikerketa mamitu dute Jone Arrazola Maiztegi antropologoak eta gizarte komunikazioan doktorea den Itsaso Manias Muñozek. Ikerketa horretan bildutakoa liburu baten eta argazki erakusketa baten bidez zabalduko dute. Egindako lanaren inguruko xehetasunak eman dituzte bi ikerlariek NAIZ Irratian.