Oraindik badaudelako askatu gabeko korapiloak
Urtarrialren 13aren biharamunean senideei egin diegu tartea NAIZ Irratian, urteko egun garrantzitsuenaren biharamona nolakoa den eta egun ze fronte dituzten zabalik jakin asmoz. Maddi Ugartemendia eta Elias Miner-en testigantzak jaso ditugu.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Milaka lagunek hartu zituzten urtarrilaren 13an Bilboko kaleak Euskal Preso Politikoen egoera gogoan. Manifestazioaren lehen lerroetan zihoazen egun espetxeratuta dauden 142 presoen senideek, jendartearen berotasuna eta babesa jaso ahal izan zuten. Biharamonean eurekin hitz egin nahi izan dugu, atzoko eguna nola bizi izan zuten jakin, baina baita urteak dituen beste 364 egunetan ere euren indarra zein borrokatara bideratzen duten ere. Dispertsioarekin amaitzea lortu bada ere, oraindik badaudelako askatzeko dauden korapiloak. Maddi Ugartemendia, Beñat Aginagalderen ama eta Elias MIner, Imanol Minerren anaia izan ditugu gurekin.