IRRATIA

Zarata Mondo Sonoro aldizkariko urteko diskoen zerrendari errepasoa Iker Bárbararen eskutik

MusikHaria saioan kolaboratzen du Iker Bárbara kazetari bilbotarrak eta duela egun gutxi kaleratu du berak zuzentzen duen Mondo Sonoro aldizkariko ‘Zarata’ edizioan urteko disko onenen zerrenda. Horren inguruan aritu gara hizketan eta aurreko urtean gogokoen izan diren diskoak aurkeztu dizkigu.

Felix ‘Rüdiger’ Buffen ‘The dancing king’ diskoa urteko onenen artean egon da kritikaren aburuz. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Zarata Mondo Sonoro aldizkariaren urte berriko lehen edizioan 2023ko disko onenen eta disko labur onenen zerrenda kaleratu dute. Iker Bárbarak kolaboratzaile sare zabala du eta haien zerrendetatik abiatzen da Zarataren urteko zerrenda osatzeko. «Dena dela, zerrenda baino, katalogoa dela esango nuke nik, zein tokitan dagoen baino bertan egotea eta hemen zer dagoen erakustea delako interesgarriena», dio kazetari bilbotarrak.

Denetariko estiloak topatu dira eta autoekoizpenean egin diren diskoen zerrenda luzea da. «Horrez gainera, aipatu zigilu txiki baina berezietako diskoak agertu direla, izan Bidehuts, Usopop, Mushroom Pillow, B-Core edota Forbidden Colours», aipatu du Bárbarak. 

«Lehen bi tokietan agertu diren artistak, Verde Prato eta Melenas, iaz urtea bukatzerako ekarri nituen hona, nire zerrenda osatzerakoan. Horregatik, katalogoa anitza dela erakusteko, beste lau proposamen ekarri nahi izan ditut urte hasierako ‘Zarata’ tartera.

Hauek dira, horrenbestez, urteko lehen ‘Zarata’ tarteko lau proposamenak:

Rüdiger - The Dancing King

Amorante - Habanera

Airu - Coloco los pies

Lisabö - Zeru arrosaren guraizeak