Taxi hegalariak edo robotika aurreratua; 2024ak dakarrena
ChatGPT edo OpenAi izan dira 2023an ikasi ditugun kontzeptu teknologi berriak. Baina teknologia etengabe eraldatzen doanez, Unai Elordi Hidalgo gonbidatu dugu gurera 2024ak dakarrena azaltzeko.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Urte berria iristearekin bat, atzera begiratzeko ohitura izaten dugu. Unai Elordi Hidalgok ordea, etorkizuna iragarri nahi izan du, 2024ak ekarriko dituen berrikuntza teknologikoez hitz egiteko. Adimen artifizialean adituak argi dio, «garrantzitsuena da baloratzea ea benetako berrikuntzak diren, eta zerbaitetarako balioko diguten ala ez».
Zerrendako bitxikeria nagusia taxi hegalarien kontua da. «Txinan badaude, baina ez dakit espazio aereoa horrela erabiltzea segurua den; ez ote dituen zarata arazoak gehiago hedatuko» esan digu Elordik. Izan ere, «energia gastua eta bidaiaren iraupena kontuan hartu beharko da, oraindik badaude erronka tekniko batzuk baloratzeko».
Blockchain, errealitate mixtoa, konputazio kuantikoa eta beste hainbat berrikuntza izan ditugu hizpide Bigarren Kafean.