IRRATIA

Kontatzera Noazu | Zeintzuk dira Aitor Bizkarraren bertsoaldi gogokoenak?

Aitor Bizkarra izan dugu bidelagun saio honetan, bere bertsoaldi kuttunak ekarri dizkigu. Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Joxe Miel Iztueta, Manuel Enbeita, Amets Arzallus eta Unai Iturriagaren bertsoak adituko ditugu. 

Kontatzera Noazu Eli Pagola eta Andoni Rekondo (NAIZ irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Tarteka, gonbidatuak ekartzen ditugu 'Kontatzera Noazu' saiora. Aitor Bizkarra bertsolari bizkaitarra gonbidatu dugu gurera. Bertsoaldi batzuk aukeratu eta horietaz hitz egiteko gomita luzatu diogu abadiñoarra. Aukeraketa zerrendan daude, besteak beste, Xabier Silveiraren bertsoak. Gauza kurioso bat gertatzen zait Silveiraren bertsoekin: «Bat bateko bertsoari, normalean, berriz entzuteak, kalte egiten dio.  Silveiraren bertsoekin, bigarren entzunaldiarekin gehiago gustatzen zaizkit».