ARIA: «Abestiei bizia pizten ari zaie orain»
ARIA taldea etorri zaigu bixitan gaurkoan Bigarren Kafera, duela egun gutxi 'Urdin' izeneko lehen lana kaleratu dute, eta gurekin izan dira Marina Landa, Iñaki Olaskoaga eta Iñaki Ortego taldekideak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
2022an Iñaki Ortego teklistarekin jotzen hasi zen Marina Landa, eta proiektuak beste dimentsio bat hartu ahala batu dire besteak ARIA taldea sortzeraino. Lehen lana kalean eta abiatzear denaren zirrara dute soinean Ariatarrek.
«Sentsazio politak ditugu, ni nahiko urduri nengoen diskoak izango zuen harrerarekin, behin erdituta, oso posik nago iruzkinekin, jendeari gustatu zaio, eta pozik gaude» kontatu digu Marinak.
Diskoa kaleratu aurretik, hainbat kontzertu eman ditu taldeak, diskoko abestiekin eta kanpoan geratu diren bestea batzuk zuenean eskeiniz, «jendeak galdetzen zigun ea non entzun zitekeen gure lana, orain arte ez genuen, eta disko honekin ba leku guztietan gaude jadanik».
Marinak grabazioa burutua zuen lehenagotik, «Diskoa grabatuta zegoen beraiek taldera batu baino lehen, Sizilian grabatua izan da diskoa, harreman estua dut lurralde horrekin, eta ekoizle eta konpositore den lagun batekin grabatzean erabaki nuen taldea sortu behar nuela».
Taldea nola eratu den galdetu diegu eta Ortegok kontatu digu bidea nolakoa izan den. «Ni aurretik ibilia naiz, Laurobarekin, eta haren bitartez jarri nintzen Marinarekin harremanetan, ensaio pare bat egin, eta bi aukera, edo formatu txikian edo talde sortu, horrek dakarren buruhaustearekin».
Abiatzen ari den laukotea da Aria, lokaleko ordu asko, ensaio ugari, eta bidea egiteko grina. Azal berri hau eratzen nola dabiltzan kontatu digu Iñak. «Abestiei bizia pizten ari zaie orain, diskokoak alde batetik eta besteak bestetik, iritzi asko, ikuspuntu ezberdinak, ez da erraza, baina ari gara, ez da erraza logistikagatik baina hortxe gabiltza».
Zein izan ohi da Marinarentzat sortzeko orduan abiapuntua? Izan ere aipatu digu 13 urte inguru daramatzala abestiak sortzen eta oraindik ere gordetzen dituele 2008ko kuadernoak. «Normalean letra batzuk etortzen zaizkit melodia batzuekin eta gero bilatzen dizkiot akordeak, hori izaten da niretzat abiapuntua».
Etorkizunari begira jarrita taldeari galdetu diogu datozen hilabeteetan zein asmo duten. «Erronka nagusia zuzenekoak egitea da, gehien gozatzen dugun unea da, nik pertsonalki oso ondo pasatzen det, oso eskertua nago, taldekideen eskuzabaltasunak lasaiago eta babestuago sentiarazten nauelako». Ortegok ere argi du. «Gogoz gaude zuzeneko gehiago egiteko, talde gutxik kontzertu asko lortzen dituzte, eta talde asko gaude zailtasunekin, ez da erraza, baina horri aurre egitea tokatzen da».