«Oso zaila da instituzioetatik gazteekin konektatzea»
Etxebizitza kezka iturri nagusienetako bihurtu da gazteen artean. 6.000 gazteren ezinegon hori jaso eta Gasteizko Parlamentuko legebiltzarkideei helarazi dizkiete Gurea Geroa parte hartzeko prozesuaren bitartez. Ikerketaren arabera galdekatuen %86ak ezintasun ekonomikoak ditu emantzipatzeko.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eusko Legebiltzarkideek. 6.000 euskal gaztek etxebizitzaren inguruan duten iritzia ezagutu dute, Gurea Geroa parte hartze prozesuaren bitartez. Laura Olabarria proiektuaren koordinatzaileak adierazi du «oso zaila dela instituzioetatik gazteekin konektatzea».
Etxebizitza gazteen kezka nagusietako bat da gaur egun, eta Gurea Geroak osatutako ikerketak adierazi du galdekatuen %86ak ezin duela emantzipatu ez duelako gaitasun ekonomikorik. Hori «kezkatzekoa» dela esan du, eta gaineratu gazteek gizartearekiko duten kontratu soziala ez dagoela hautsita: «Lortu behar da gazteak legerbiltzarkideekin konektatzea».
Prozesuan parte hartu dutenen arten %61a alokairuan bizi da. Hala ere, Euskal Herriko gazteek nahiago dute beraien etxea edukitzea. Izan ere, galdekatuen %80ak jabetzazko etxebizitza batean bizi nahi du. Beste herrialdeetan, berriz, jabetza baino gehiago nahiago dute alokairua.
Euskal Autonomia Erkidegoan Gaztelagun Programa dago, alokairuan dauden 18 eta 35 urte arteko gazteak zuzeneko laguntza izan dezaten. Hementxe datu argigarri bat: galdekatuen 600 lagunek bakarrik entzun dute laguntza horien inguruan. Olabarriari hori iruditu zaio kezkagarriena, «ikusten baita instituzioek ez dutela konektatzen gazteekin».
Hain justu, horretarako sortu zuten Gurea Geroa, gazteek instituzioekin bat egin zezaten. Proposamen hauek helarazi zizkieten gazteek legebiltzarkideei: alokairuen prezioak mugatzea, ikasleen bizitzak nola hobetu jakitea, eta alternatiba berriak eratzea.
Etorkizunera begira, Olaberriak adierazi du gazteak badutela konpromisoa, eta haien iritzia emateko prest daudela. Instituzioek ez dute, oraingoz, gaitasunik gazteak erakartzeko. Gurea Geroak, aldiz, erakutsi du baietz, eta hori nola lortu duten azaldu du, gaztea izanagatik, haren iritzia emanda.
«Gaur egungo sareak erabailtzea, gazteok ezgautzen ditugunak, gazteokin konektatzea, transparentzia izatea. Gakoa da gaur egungo teknologietara egokitzea, zerbait erraza eta eskuragarria izatea guztiontzat, eta batez ere, feedback-a ematea. Askotan gazteok sentitzen baitugu ez gaituztela entzuten».