‘Amorrua’, amodioaren beste aldea erakutsi du Hofek bere disko berrian
Igotz Mendez ‘Hofe’ iruindarrak 4:40rekin batera lau abestiko EPa kaleratu du aurtengo Durangoko Azokari begira.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Kolaborazio dezente, amorruz betetako kantuak ere bai, baina dena gozotik begiratuta. Amorrua, ‘odio’ delako gazteleraz eta amodioa ‘amor’, hau da, bi hizkuntzen arteko loturak eginda, maitasunaren barruan gorrotoa ere egon daitekeela kontatu digu Igotz Mendezek NAIZ Irratiko uhinetan.
Jewln, L'Haine, Kiliki, Sunny Wright IV eta Norman Bates aurkitu ditugu EP labur honetako kolaboratzaileen artean, eta, taldera azken urtean batu den Jangitz Larrañagaren ukituak ere agerikoak izan dira nafarraren bigarren EP honetan.
Erreferentziaz jositako kantuak, drilla, drum & bassa edota elektronikako beste esparru batzuetara ere eramanda. Hori guztia eta gehiago ditu ‘Amorrua’ EPak.