IRRATIA

Batekoa, bestekoa, bietakoa edo... ez bata ez bestekoa

Hannot Mintegia Paraleloan izan da 'Nabar'  Moxalen hirugarren lan luzea aurkezten. Kontrastez betetako lan honen nondik norakoak azaldu dizkigu sortze prozesutik abiatu, diskoaren grabaketatik igaroz eta datozen zuzenekoetan begirada jarrita.

Hannot Mintegia (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Argia eta iluna, iluna eta argia. Ilunetik gatoz argira, dizdira printzen bila. Argitasunetik goaz ilunera, bertan  desagertzera. Argia eta iluna, iluna eta argia. Bata eta bestea, bestea eta bata... bi mutur, bi ertz? edo izate beraren bi aldarte.
Argia eta iluna, iluna eta argia... behar bada ez dira horren ezberdin, edo bai? Batek daki, beharbada argi eta ilunetatik baino nabarretik gehiago dugu... 'Nabar' (Forbidden Colours 2023) izena du Moxalen (Hannot Mintegia) hirugarren lan luzeak.

Kontrastez beteriko lana da, argi ilunekin jolasten duena, doinu pisudunak eta arinak naturaltasunez harilkatzen dituena. Askatasunez, sortutako doinu eta hitz askeak dira, intimoak, gertukoak musikariaren esentzia jasotzen dutenak. Aparteko bidelagunak izan ditu bidaia honetan Hannot Mintegiak: Miren Narbaiza [MICE], Anari, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria edo Joseba B.Lenoir-en elkarlanak biltzen ditu beste batzuen artean.

Diskoa kalean, zuzenekoak datoz orain. Hasiera batean bakarka defendatuko du 'Nabar' Hannotek zuzenekoetan, abestiak erabat bere geiten dituen artean behitzat.