«Zinea ospatzea garrantzitsua da, eta hori ere egiten dugu Euskal Zine Bileran»
Urriaren 19an hasi eta igandea arte luzatuko da Lekeitioko Euskal Zine Bilera. Euskal Herrian egiten den ikus-entzunezkoekin gozatzeko eta zinea egiten duten horiek ezagutzeko aukera aparta izango da. Omenaldirik ez da faltako, Ane Gabarainek eta Elena Iruretak jasoko dute 'Begirada' saria.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
'Jarraitu zinearen lorratza' lelopean ospatuko da aurten Lekeitiko Euskal Zine Bilera. Bai, egun hauek «zinearen ospakizuna» direla argi du Xabier Arratek. 19 lan daude lehian aurten, genero eta gai ezberdinak lantzen dituzten lanak dira eta «Euskal Herriko leku ezberdinetatik jaso ditugu gainera», baieztatu du Xabier Arratek. Lan denak 3 egunetan ikusteko aukera izango da eta larunbatean izango da sari banaketa.
Sari potoloak dituzte Lekeitioko jaialdian, «hori da gure jaialdiak duen alde positibo bat, guk oso argi izan dugu mantendu behar ditugula sari horiek» nabarmendu du Arratek. 3000 euro dira film onenarentzako, zuzendaritza eta gidoia onenari 1600 eurona eta 22 urteko azpitik sariak 700 euro eramango ditu, baita ikuslearen sariak beste horrenbeste, «laguntza bat da sortzailearentzat ekoizten jarraitzeko».
47. edizioko 'Begirada' saria bikoitza izango da aurten, Ane Gabarain eta Elena Iruretak jasoko dute omenaldi kutsua duen sari hau. «Betidanik ikusi ditugu elkarrekin bi aktore hauek eta gure imajinarioaren parte dira. Baina aitortu nahi diegu ere euskal ikus entzunezkoak gure mugetatik harago eramateko egin duten ahalegina»
Bilera hitzari fidel, zine zaleak elkartzeko egunak izango dira hauek. Horregatik hainbat ekintza paralelo antolatu dituzten iganderarte. Horien artean daude Kameratoia lehiaketa edo Klika esperimentazio espazioa. Informazio gehiago topatuko duzue Euskal Zine Bileraren webgunean.