Frikun, bazterretik
'Ezerezko herria' Frikun taldearen bigarren lana xehetasunez ezagutu dugu Niko Perret taldekidearen eskutik. Kapitalismoa, ekologia, edota zalantza existentzialistak ardatz dituzten gai sakonak jasotzen dituzten doinu alaiak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
'Frikun' ez da asmakeria bat, ele-zahar bat baino: bazterretik, bazterrekoa esan nahi du. Egia dena baina, bazterretik sortuak izan ala ez, musika talde honen hitz eta doinuek entzulearen erdiguneraino iristeko gaitasuna dutela.
Abestiek arima bikoitza dute, doinuak alde batetik gozoak eta alaiak dira, erraz eta alai sarzten dira belarritik gorputzera. Dantzan jarriko gaituzte lehen konpasek hortaz, hunkidura baina hitzetatik dator: gai sakonak, kapitalismoak gure bizitzetan duen eraginaz, ekologiaz, gure izateaz eta gisako gai mardulez ari diren hitzek ekarria.
Nola sartzen den Saharatik datorren haize beroa zirrikitu guztietatik, hala sartzen da, barru- barruraino, hezur, haragi eta bihotzak dantzan jarriz Frikun taldearen musika ere. Niko Perret taldekideak aurkeztu digu 'Ezerezko herria' diskoa, bereak dira lanak jasotzen dituen 11 abestietako hitzak. Kontatu digu, nolakoa den sorkuntza prozesua, diskoaren lanketa eta zuzenekoek ematen duten guztia. Eta albiste on bat: 2024an Frikunen lan berri bat izango dugula entzungai.