Erroak irauliz
'Sustraien matxinada' lana kaleratu dute Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek. Akordeoia eta txistuarekin, herri-musikaren mugak hautsi eta abangoardiako doinuak jaso dituzte bertan, musika klasikoa oinarri, jazz eta folklore zertzeladaz margotuz.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Morganen legeak dio, Bi multzoren bilketaren osagarria multzo horien osagarrien ebakiduraren balioari dagokiola. Baita, bi multzoren ebakiduraren osagarria multzo horien osagarrien bilketaren berdina daela ere.
Hiru batek, hiru zulo eskuetan, hatzez orain estali, orain libratu, haizearekin jolas egin, eta putzaldi leun nahiz sendoak zulorik zulo bidaiarazteko...Besteak zenbat tekla ?160?180 asko, mordoa… Zenbat tekla esku banatan, auspoak oraintxe auspotu, auspoak oraintxe irentsi dabilen haize ufada, zirrikituz betetako laberintoan dantzan jartzeko.
Morganek ez zituen bi hauek elkarrekin jotzen entzun, bi multzo hauen bilketa definitzea, infinitua kaiolan sartzeaz hitz egitea da eta...Morganen legeak alde batera utziko ditugu hortaz. Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal elkartzen direnean, infinitua inoiz baingo infinutuago bilakatzen delako, hare gehiago infinituarekin jolas egin, eta infinitua bera musikatzeko ere gai badieralako...
‘Sustraien matxinada’ jarri diozue izena elkarlanean egin duzuen diskoari, sustraiak, erroak iraultzen direnean, adarrak ere askeago luzatzen dira, batek daiki ze norabidetan, batek daki noraino...eta disko honek horretatik asko du!
Gorka Hermosa: Bai nik uste bai txistua eta bai akordeoia euskal tradizioan oso errotuta dauden bi instrumentu direla, baina, bai Gari eta baita ni ere, bizitzak bestelako toki desberdinetatik eraman gaitu. Biok batera disko hau egitea pentsatu geneunean, izenburu hau oso aproposa iruditu zitzaigun, zeren batek bi instrumentu hauetan pentsatzean espero dezakeenari itzuli bat eman diogu.
Garikoitz Mendizabal: Gorkak ondo esan duen bezala, biok badugu barruan egonezin puntu bat, gauza berriak arakatzeko gogo bat, nahi bat, desio bat. Erroetatik abiatu gara baina, horren errudun nagusia (zentzurik onenean) Gorka da. Musika berea da, berak proposatu ditu nondik norakoak eta nire ahalegina aurkeztutako erronka ederrak txisturatzea izan da.
Sustraiak, adarrak, baina hori guztia etor dadin haizia erein behar da...nora jo behar dugu denboran Garikoitz, noiz topo egin zenuten lehenegoz Gorkak eta biok?
G.M:Nik banuen ohitura akordeoiarekin batera jotzeko, Aitor Furundarenarekin (kasik anaiatzat dut) urte luzez jo izan dut eta. Baina Gorkaren musika eta ibilbidea beti izan ditut oso presente, eta duela bos-sei urte Gorkari berari adierazi nion banuela gogoa berarekin zerbait egiteko. Agendak utzi digutenean jarri gara elkarrekin lanean.
G. H: Nik txistua ezagutzen hasi nintzenean berehala izan nuen Gariren musikaren berri, erreferentea delako txistuaren munduan. Ikusten nuen jainko bat bezala, euskal musikagintzako izen handi bat delako. Nik nere bizitza egin dut, ibilbide desberdina izan da nirea. Horregatik, Euskal Herrira itzuli naizenean oso ideia desberdinekin itzuli naiz, baina ideia horiek eduki eta horrelako pertsonaia batekin topo egitea, sekulako luxua da. Izan genuen proiektu batzuetan koinziditzeko aukera, eta oso rollo ona izan dugu hasieratik biok estimatzen genuen bestearen lana. Horregatik, duela hiru bat urte agendak koadratzea lortu genuenean, Bilboko Euskladuna Jauregian eman genuean gure lehen kontzertua. Hortik abiatuta, hasi zen Gari aipatzen zerbait grabatu beharra genuela. Nik ordea, esan nion, ez nuela gogo gehiegi beste disko bat bragatzeko, dagoeneko banituela 12 grabatuta, berak ere beste horrenbeste, eta egun diskoak apenas saltzen direnez, eta ematen duten lan guztiarekin… egitekotan orain arte egindako diskorik onena beharko zuela izan. Edo gutxienez horretan saiatu… ez baitu zentzurik zerbait grabatzea grabatzeagatik. Eta esan zidan «pentsa ezak, eta esaidak!». Beraz hasi nintzen buruari bueltaka, eta beti idoloak dituzu buruan… Baxu eta bateria bat nahi nituen, guk hemen euskal musikari eman nahii genion bira hori, bere garaian flamenkoa eta jazzarekin egin zuten Carles Benavent eta Tino di Geraldo etorri zitzaizkidan burura. Flamenkoari eman zioten irauliaz gainera, izen handiekin jo dute Chick Corea, Miles Davis...eta esan nuen, bahh.. bi hauekin! Behin eskatzen hasita...Batzuetan oso ukiezintzat dituzun musikariengana gerturatzen zara, eta harritzen zara, beharbada ezagutzen dutelako zure lana, nor zaren… Kointziditu zuen Santanderrera etorri zirela jotzera (bertan bizi naiz ni) eta amankomuneko lagun batek aurkeztu gintuen. Garagardo batzuren bueltan, aipatu nien gure nahia. Hasiera batean harriduraz hartu zuten akordeoia eta txistuarekin egin nahi genuelako, baina gure lana bidaltzeko esan ziguten. Egiten genuena entzutean, berehala eman ziguten baiezkoa, eta etorri eta grabatu dute gurekin diskoa.
G.M: Nik ere nire erreferente batzuren izenak jarri nituen mahai gainean, baina ez zen posible izan, hurrengo baterako beharko dute izan. Baina bai, puntazo bat izan zen eta guretzat momentu ahaztezinak kantabrian bizi izan genituen entsegu eta grabaketetako bost egunak.
Garagardo batzuren bueltan erraz lotzen dira tratuak, baina gero bete egin behar dira.. hor dator benetako erronka.
G.H:Bai, gero flipada bat da… hasieran baiezkoa ematen dizutenean, pozez zoratzen zaude, baina gero moldaketak egiten hasten zarenean pentsatzen duzu «Ostras! hau Carlos Benaventek jo behar du!» eta hor jartzen zaizu estuasuna gorputzean, nerbioak… Partiturak bidaltzeko unean, ongi iritxi ote zaizkien, zer irudituko… Baina egia esan, sekulako profesionalak dira eta gozada bat izan da haiekin lan egitea. Duela urtebeto pasa nizkien partiturak, eta astero idazten zidaten, moldaketak proposatuz. Izugarria da halako artista bat zure lan batengatik horren arduratuta sentitzea, flipada bat izan da, niretzat oso prozesu polita.
Eta egin, egin duzueuze beste behin ere... Diskorik onena, ametsik onenak ere lotsati bazterrean uzteko modukoa, Morganen legea goitik behera deseraikitzeko moduko beste bi multzo gehituaz,Carles Benavent eta Tino di Geraldo zuenera ekarrita. Ezagun ez dituenarentzat, zein da Benavent eta zein da di Geraldo?
G:H: Oso tipo bereziak dira, kalean ikasi dute, autodidaktak izan dira, eta figura handienekin jotzen amaitu dute, Camaron eta Paco de Luciarekin esate batera. Eurak hasi aurretik, Flamenkoa soilik gitarraz jotzen zen, eta asko jota txaloez laguntzen zen. Hauek iritxi zirenean izan zen lehenengo aldia baxua eta bateria ere flamenkoan sartzen zirela, eta horrek ekarri zuen musika mota honen nazioartekotzea ere neurri handi baetan. Chick Corea, Eectric band edota Miles Davisek, garai hartan jazz munduan punta-puntan zebiltzan musikariek ere jo zuten beraiengana, erabat harrituta zeudelako hauek egiteko gai zirenarekin. Eta izugarria zen, zeren esatera, Chick Coreak partiturak pasatzen zizkien, eta beraiek larrituta, ez baitzekiten partiturak irakurtzen. «Bueno bada, egin nahi duzuna, soltatu eta egin sentitzen duzuna» izan zen amerikarraren erantzuna. Oso musika intuitibotik datorren jendea da, eta bukatu dute goi mailako musikariekin jotzen. Azkenean estatuko musikaren historia dira, zeren oso gauza bitziak egin dituzte bizitza guztian. Eta nik uste disko hau ere, ez dakit ona ala txarra baina bitxia badela: txistua akordeoia, eta bi genio hauek gehituta, betirako hor geratuko dela.
Nolakoak izan ziren grabaketa egunak? Nolakoa izan da halako bi mitorekin elkarbizitzea?
G.M:Bost egun izan ziren, oso intentsoak, kantabriako etxe batean lehengo eta gero estudioan. Ordu asko eman genituen entsaiatzen eta oso aberatsa izan zen. Baita arlo humanoan ere, horrelako elkarbizitza bat egiten duzunean, lanaz gain otorduak, eta elkarrziketa bikainak ere partekatzeko aukera izaten delako. Estudioan sartu ginenean, denok dakigu horrek ze presio dakarren berekin, baina beraiek oso ohituta daude, baita gu ere, beraz, entseguetako lana biribiltzea izan zen. Niretzat lan egiteko modu berri bat izan da, ni ohikoan grabaketetan, jo eta zuzendu, jo eta zuzendu ibiltzera ohituta nagoelako. Disko honetan ordea, bilatzen zen zuzeneko soinuaren sentsazio hori, eta hori berria izan da niretzat.
G. H: Landetxe batean egon ginen, errota-zahar batean, kristoren tokia, eurak ere harriturik geratu ziren, sekula ez zirela halako paraje batean egon eta. Oso toki berezia zen eta horrek ematen zion halako ikutu majiko bat. Hiru egun genituen entsaiatzeko eta bi grabaketetarako. Denok batera joaz mikrofonotu ginen eta abesti guztiak lehenengo edo bigarren tomak izan dira. Akats txikiak badaude, baina hala utzi nahi izan ditugu, freskotasuna ematen diotelako emaitzari. Nik uste, gaur egun dena editatzen dela, eta nota bakoitza bere tokian jartzen dela, eta horrek ematen dio halako perfekzio puntu bat grabaketa guztiei, barkatu, baina askotan nazka ematen duena, zeren galtzen da hor dagoen humanidadea. Hemen dena dago natural jota. Kristoren erronka da, horrelako hiru munstrorekin jotzen ari zarenean, akats bat egiten duzun orotan presioa eta tentsioa sentitzen dituzulako, baina aldi berean oso polita izan da. Nik gustuko dut akats txiki horiek hor utzea, horrela jo genuen eta horrela da.
Diskoak 11 pieza jasotzen ditu, guztiak Gorka Hermosaren konposizioak dira, nola egin duzue hautaketa?
G.H: Kantu berriak orain arte grabatu gabe nituenak sartu nahi izan ditut, badaude zaharragoak diren batzuk ere Garik oso gustuko dituenak eta horiek ere sartu nahi izan ditugu. ‘Paco’ esate batera, Paco de Luciari eskainitako kantua izaki eta bi fenomeno hauek lagun genituelarik, sartu beharra zegoen. Eta baita ‘Zelaia’ izeneko fandangoa ere, Enrike Zelaiari eskainitakoa, Garik izugarri maite duelako. Beste guztiak azken hiru-lau urteetan egin ditudan konposaketak dira.
Garikoitz, hautaketarekin gustura?
G.M: Bai bai, oso gustura. Baina aitortu beharr dut, arestian esan bezala, musikaren kontu guztiak, konposizioak Gorkak eraman ditu, nik hori oso presente daukat. Binomio bat gara noski eta elkarrekin lan egiten dugu, baina musikaren zama handiena Gorkak darama eta zama proposatiboa ere berea da. Nik txistura ekarri ditut partitura batzuk eta gutxi gehiago, musikaren ardura eta ohorea Gorkarena da.
G.H: Oso apala da! Pentsa, nik konposatzen dudanean beti daukat buruan bibolin bat edo flauta bat, hori txistura ekartzea eta jotzea ez da zaila miraria da! Melodia hauei eman dien buelta pasada bat da, eta txistuak lan honi ematen dion sustrai eta egiazkotasun puntua izugarria, kistorena da. Izan ere txistuak herri musikara garamatza, baina noski hau ez da herri musika, orduan, ematen dio sekulako sustraia, eta hortik dator baita ere diskoaren izenburua.
Garikoitz zein izan da zuretzat erronka nagusia?
G.M: Erronka nagusia da paperean jasota dagoen hori txistura ekartzea modu duin batean. Batzutan neuk ere ez dakit nondik bilatzen dudan beste bide bat horra iristeko. Teknika ere badaukagu, zorionez azken urteetan Euskal Herrian txistuarekin maila gorenean gabiltzalako, eta gero, nik badut urteen poderioz garatu dudan jotzeko modu propio bat. Baina nik horri ez diot garrantziarik ematen, berez irtetzen zaidalako. Zailena lehenego urrats hori izan da, moldaketak egitea komposizioak txistura ekartzekoa, nola egin txistuarekin modu solte batean jo eta entzungarri egiteko. Gainerakoan, musika ona da, eta nik ez dut pentsatzen txistulari tradizional bezala, musikari bezala baizik. Eta musikari baten ikuspuntutik musika egitea da, bere dinamikarekin, bere direkzionalitatearekin, kontrasteekin, afinazioa beti ere zainduta . Musika ona denean ona da eta Gorkaren musikak bere zigilu propioa dauka.
Musika ona denean ona da, baina gero etiketak datoz, zuenak badu etiketa jakinik?
G.H: Ni extremadurarren semea naiz, goierrin jaio eta hazitakoa. Akordeoia jotzen hasi nintzen baina nire irakasleak ez zidan uzten musika herrikoia jotzen, gerora musika klasikoko lehiaketa ugari irabazi nituenean punka jotzen hasi nintzen. Gero teknoa, herri musika desberdinak jotzen ere hasi nintzen, fadoak, tangoa, flamenkoa… Ibilbide horren ondoren, zer hobea berriz ere Euskal Herrriko musikara itzultzea baino.I tzuli hori guztia egin ondoren euskal musikara itzuli naizenean ere estilo anitzetako proektuetan parte hartu dut. Egia da, ni ez naizela herri musikako musikari bat, kontserbatorio batean irakasle naiz, musika klasikoa irakatsiz, eta nik uste dut musikari klasikoa naizela. Baina noski, akordeoia joaz hori esatea, nahikoa arraroa da. Hortaz, nik uste, egiten duguna musika klasikoa dela, baina baduela jazz ikutu bat eta folk ikutu bat ere bai. Nik uste hiru puntu horien artean mugitzen garela, baina ez garela, ez bata ez bestea, ezta kontrakoa ere, eta hori dela gure indar puntua.
Diskoa kalean, lana jenderengana iristarazteko unea da, zuzenekoen garaia, egin duzue lehenengo emanldi bat, aparteko agertokian gainer.a.. Zumarragako Antio baselizan…
G.H: Bai, non etxean baino hobe, eta gainera Euskal Herriko baselizen katedralean! Azaroan Antxina Folk-en izangogara Gasteizen, Loraldian Bilbon, Martxoan, hiru idazle lagun hartuta: Leire Bilbao, Nerea Arrien eta Toti Martinez de Lezea. Kanpoan ere ibiliko gara, otsailean Madrilen izango gara, Galileo -Galilei areto mitikoan.
Garikoitz bestelakoan, zertan zabiltza, beste proiekturik badarabilzu esku artean?
G.M:Bai, beti daude bat baino gehiago, esate batera datorren astelehenean Josu Okiñena pianojolearekin Renora, Nebadara noa, hango unibertsitatean emanaldia eskaintzera Datorren urtean zerbait grabatzekotan ere bagara eta bide batez, zain Alberto Urretxoren ‘Soinuaren bidaiarekin ere zer ateratzen den. Bakarlari gisa ere baditut emanaldiak orkestra sinfoniko naiz musika-bandekin Euskal Herrian zein atzerrian.
Ez dakit Gorkari zertan dabilen galdetu beharko niokeen, edo zerekin amesten duen, zeren ametsak egi egiteko deun gaitasunarekin, auskalo zerekin datorkigun...Disko hau amets bat bazen, beste horrenbeste izango zelako udaberri honetan Berlinen eskainitako emanaldiak gauzatzea ere…
G.H: Hori amets bat bainogehiago izan da, sekula ez nuen imajinatuko. Maiatzean, Berlinen, bertako filarmonikan nire obra bat estreinatzeko aukera izan nuen, eta baita Brandenburgoko atean bi egunetan kontzertuak ematekoa ere. Flipada bat izan zen, han sartu eta pentsatzea: “buaaa.. hau jotzen utzi behar didate?pasada bat izan zen. Eta bada amets hori baino ere handiagoa den gauza bakar bat. Izan ere, esan didate oso gustura geratu direla, eta datorren maiatzean berriz itzultzeko. Beraz hurrengo maiatzerako beste pieza bat konposatuko dut bertan egiten den bakearen aldeko jailadirako, beraz horretan emango ditut datozen hilabeteak.
Ametsetakoa baino ederragoa dena ‘Sustraien Matxinada’ diskoan jaso duzuen musika da, haragia eta arima bera ere hunkitzen dituzten doinuak.Garbi dago , bi multzo hauen bilketaren osagarria multzo horien osagarrien ebakiduraren balioa baino askoz gehiago dela.