IRRATIA
Entrevue
Mitxel Lakuntza
ELA sindikatuko idazkari nagusia

«Lehendakariak ez du autokritikarik egin nahi»

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia NAIZ irratian izan zen, Iñigo Urkulluk beste behin ere gobernuaren aurka EH Bildurekin blokean aritzea leporatu ostean, Legebiltzarreko Politika Orokorreko saioan. Sindikalgintzaz eta sindikatuen arteko batasunaz, edo batasun ezaz, mintzatu zen besteak beste.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


ELA sindikatuko Mitxel Lakuntza idazkari nagusia NAIZ irratian izan zen ostiralean. ELAren sindikalismo eredua balioan jarri eta, Urkulluren kritikei muzin eginez, kontraboterean jarduteko beharra aldarrikatu zuen. Pasa den osteguneko politika orokorreko saioan lehendakariak egindako iruzkinei erantzunez, nabarmendu zuen Urkullu arreta desbideratzen saiatzen dela haien akats eta ardurak ezkutatzeko, eta gaineratu zuen lehendakariak ez duela autokritikarik egin nahi.

Testuinguruari heldu behar zaio, Lakuntzaren aburuz, Urkulluren hitzak ulertzeko. «Egonezina nabarmena da gizartean, eta lehendakariak hori ezkutatu nahi du. Gainera,  gogoratu behar da bere alderdiak azkenengo bi hauteskundeetan espero ez zituen emaitzak atera zituela, eta orain azalpen bat eman nahian dabiltza. Hori egiten ari dira: errealitate sozial bat ezkutatu eta ELAri gurean ez dagoen asmo bat leporatu», azpimarratu zuen Lakuntzak.

Izan ere, greba deialdi kopuruez kexu entzun genuen Urkullu osteguneko Politika Orokorreko saioan. Lan baldintza onak greben bitartez lortu direla erantzun zuen Lakuntzak. «Hemen lan baldintzak hobeak dira grebarako gaitasuna handia delako, beste sindikatuak daudelako eta sindikatu nagusi bat dagoelako, ELA, bere estrategian greba eta konfrontazioa erdigunean jarri dituena», adierazi zuen.

Lehendakariak behin eta berriz lotu ditu hauteskunde elektoralak grebekin, baina, Lakuntzaren esanetan, «grebak nola antolatzen diren ezagutzen duen edonork daki egutegi propioa dutela». Hala,  langileek erabakitzen dute sektore edo enpresa bakoitzean noiz egin daitezkeen. «Estatistikari heltzen badiogu, ikusten dena da aurreko urteetan hauteskunde urteetan baino greba gehiago egon direla», gaineratu zuen.

Inflazioa eta hitzarmenak

Bizitzaren garestitzea eta inflazioa aipagai, ardura espekulazioarena dela adierazi zuen Lakuntzak. Enpresari handien mesedetan, interes tipoak igotzen direla nabarmendu zuen idazkari nagusiak, ostera prekaritatean neurriak aplikatu ahal izateko. Familien eta etxeen pobretze orokorraren aurrean, soldaten igoera da mahai gainean jartzen ari den neurrietako bat, eta bi aukera ikusten ditu Mitxel Lakuntzak: Estatu espainiarra presionatzea edo, Euskal Herritik bertatik, hitzarmen kolektiboak negoziatzea Patronalarekin. Azken hori, konfrontazioaren bitartez lortzen dela gaineratu du.

«Estatuak dauka eskumena gutxiengo soldata igotzeko. Euskal Herrian ukatu egiten zaigu erabakitzeko eskubide hori. «Beraz, sindikatuok dugun tresna negoziazio kolektiboa da. Horregatik azpimarratzen dugu soldatak igo behar direla, bai, baina gure esperientzia da soilik igotzen ditugula gaitasun bat dugunean konfrontatzeko eta grebak gauzatzeko», adierazi zuen.

Ildo horretan, hitzarmen berriei dagokienez, sektore feminizatua erdigunean izango da datorren ikasturtean, Lakuntzaren aburuz. Hitzarmen berrien borroka bertan kokatu zuen. Ostalaritza, etxez etxeko zerbitzuak, erresidentziak... Bertan jarriko dute fokua. «Lortu dugu, lehendabiziko sei hilabete hauetan, hitzarmen asko berritzea. %52tik gora dira hitzarmenak berritu dituztenak, eta gehiago izango dira. Albiste ona da sinatu diren hitzarmen horiek gerturatzen direla KPI-ren erreferentzia horretara, eta Gipuzkoan KPItik gorako batez bestekoa dago. Hori datu positiboa da, Gipuzkoan egiten ditugulako greba gehienak eta ELAk hor daukalako ordezkaritzarik handiena».

Halako sektoreetan, patronala publikoa izan arren, traba handiak jartzen ari dela nabarmendu du ELAko idazkari nagusiak. «Zaintza sektore hauetan, publikoak direnean,  ikusten da soldaten igoerak baxuagoak direla», esan zuen.

Zaintza lanen aitortza politiko beharra azpimarratu zuen Lakuntzak, eta norabide horretan kokatu zuen Mugimendu Feministak azaroaren 30erako egindako greba deialdia.

Sektore horiekiko «aitortza politiko» baten beharra azpimarratu zuen Lakuntzak. «Greba honek bilatzen duena hori da, esaterako, hemen zaintza lanak beste modu batean egin behar direla. Aldarrikapen taula luze bat dago, konpondu beharreko gauza asko direlako, baina guk, sindikatua garenez, sektore profesionalizatu horietan jartzen dugu fokua. Nekez egin daiteke zaintza on bat, langileak ez badira zaintzen», gehitu zuen.

Borroka horietan eta gainontzekoetan, langile borroka indartsua izateak egin behar duenari buruz galdetuta, argi dauka Lakuntzak: jendea antolatu. «Eta hori lotuta dago eredu sindikalarekin. Guretzat ez dago eredu bakarra, sindikatuak ez gara berdinak. Guk proposatzen duguna jendea antolatzea da, lantokiz lantoki. Zertarako? Lan baldintza onak lortzeko; eta hori hitzarmenak lortuz lortzen da».

Batasun eza

Sindikatuen arteko elkarlanaz edo elkarlan ezaz galdetuta, sindikalismo ereduen arteko talka aipatu zuen idazkari nagusiak. Sindikalismo instituzionalaren aurrean, kontraboterean oinarritutakoa defendatu zuen Lakuntzak. LAB eta ELA, biak eredu horretan kokatzen dituen arren, Lakuntzaren ustetan LABek ez du ELArekin elkarlana lehenetsi. Bizkaiko edo Arabako metalgintzan, esaterako. «LAB UGT eta CCOOren bila joan zen gehiengo alternatiba bat osatzeko», eta, horrek, Lakuntzaren arabera, hitzarmen kaskarragoak ekarri ditu.

Urruntasun politikorako bigarren arrazoi bat ere gehitu zuen: Osalan bezalako elkarrizketa espazioetara itzuli izana. «Ez dago azalpen koherenterik LAB elkarrizketa mahaietara itzultzeko. Ez gatoz bat erabaki horrekin. Sindikalismoaren instituzionalizazio horretan ez dago aukerarik, bistan da zer gertatzen ari den Osalanekin. Ikusita inspektore kopuruak zein eskasak diren, eta ikusita zer baliabide gutxi jarri dituzten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak halako ekimenetan, bertan sindikatu batek ez du inongo eraginik».

Gaur egun greba orokor baterako baldintzak ote dauden galdetuta, argi erantzun zuen Lakuntzak: «Iaz posible izan ez bazen, orain gutxiago».

Hezkuntza Legea

Hezkuntza Legeari buruzko iritzia ere eman zuen. Kritikoa da sindikatua. Lege berriak euskaran murgiltzeko eredua, euskal curriculum propioa, sare banaketarekin bukatzeko neurriak eta irakasleen lan baldintzen hobetzea bildu beharko lituzkeela uste du sindikatuak.

«LABek Interinok taldearekin lortu zuen akordio bat, eta horretan, esaten zuten langileen baldintzak hobetuko direla. Hor ez dago inongo zehaztasunik, urtero 13.000 behin-behineko daude irakaskuntzan, eta planteatzen ari dena da 4.000 besterik ez egonkortzea. Zer esplikatzen du LABek edo interino taldeak? Gobernuak baldintza bat jarri zuela akordioa gauzatzeko, zehaztasunik gabeko akordioa izan behar zela, eta hor ez dago zehaztasunik, horregatik lortu dute akordioa