IRRATIA

«Gure elkartea ez da ezezkotik abiatzen; punizioa baino, nahiago dugu eztabaida»

Drogen kontsumoa arriskutsua izan ez dadin lanean aritzen dira festetan Ai! Laket elkarteko kideak, eta haien lanaz hitz egitera etorri da gaur Itsasne Maiz Ulazia. 

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Udan festarik festa lanean aritzen dira Ai! Laket elkarteko kideak, drogen kontsumoak ekar ditzakeen arriskuen inguruan kontzientziazio lana egiten. Itxasne Maiz Ulaziak argi du haien lana ez dela zigortzea: “Gure elkartea ez da ezezkotik abiatzen; punizioa baino, nahiago dugu eztabaida”. 

Taldearen ideiak argi, haien bidea hasi zuten duela 20 urte baino gehiago. Kaleko edanean daudenekin aritzen dira kontzientziazio lana egiten, eta bestalde, prebentzio lana egiten dute puntu finkoetan. “Furgoneta batekin izaten gara festa guztietan, eta bertan bakoitzaren droga testeatzen dugu”, azaldu du Maizek. Gainera, azaldu du sustantzia guztiekin egiten dutela lan, efektuaren arabera sailkatzen dituztela. 

Tabuak haustea garrantzitsua dela azpimarratzen du Ai! Laket-ek, eta horretarako informazioa zabaltzea beharrezkoa dela.  “Informazioa edukitzea ez dago inoiz soberan; gaur egun daukagun gaindosiarekin, filtro bat edukitzea lagungarria da”, esan du Maizek. Drogez, eta elkartearen lanaz hitz egitera etorri da gaur Bigarren Kafera Itxasne Maiz Ulazia.