IRRATIA

«Gazteen bozka erronka sozial eta politikoei aurre egiteko bozka prestatuena da»

Gazteek politikagintzarekiko desatxikimendua dutela esatea edota euren inguruan egiten dituzten politikak egiterakoan «paternalismotik» hitz egiten dela maiz salatu du Ernaiko Ane Alavak. Neurri zehatzak eskatu ditu EH Bilduren aldeko bozka eskatzearekin batera: 16 urtera jeisteko bozkatzeko adina.

Ane Alava /Ernai-ko bozeramalea (Naiz irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Uztailaren 23a iristear dago, baina testuinguru berri eta bitxi batean ospatuko dira aurtengo Espainiako hauteskundeak. Izan ere, biztanlearen gehiengoa haren udalerritik kanpora bidaiatzen duen urtaroa da, herriko festak edonon ospatzen dira eta normalean deskonexiorako erabili ohi diren egun eguzkitsuak dira.

Hori horrela, hauteskunde hauetan behin eta berriro entzun da korreo bidezko bozka eta batez ere, abstentzioa. Bigarren hori EAEko hauteskundeetan %52,8koa izan zen eta datozen hauteskundeetan zenbatekoa izango den jakitear dago.

Halabeharrez Madrilen eta Parisen euskal herritarren bizitza baldintzatzen duten politikak onartzen direnez, han egotea garrantzitsutzat jo du. Hain zuzen, gazte aurrerakoi eta subirasnistaren bozka EH BIlduren aldekoa izatea eskatu du Alavak.

Gertatzen dena gertatzen dela, abstentzio horrekin alderdi politiko guztiek botoak galdu zituzten eta hori izan zen hauteskundeak 23ra aurreratzeko arrazoietako bat, botorik gabe alderdi politikoek ez dutelako botererik, ezta aginterik ere.

Beraz, egoera halakoa izanda, gaur egun, iristear dauden hauteskundeetan abstentzioa zenbatekoa izango den inkognita bat da. Gazteen bozka alderdi politiko hegemonikoentzat kaltegarri dela uste dutenez, ez dela jorratzen bozkatzeko eskubidea 16 urtera jeistea beharrezkotzat jo du.