Kontatzera Noazu | Meteorologia: Eguzkitik eurira, bertsoka
Zerura begira denbora dezente pasatzen dugu, ez mirariak eskatzeko baina, eguraldi kontuak ikaragarri gustatzen omen zaizkigu eukaldunei eta, gainera, elkarrizketa bat hasteko beti da aitzakia ederra, bertsorako, era bai.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eli Pagola | Andoni Rekondo
Dezente bustitzen gara ‘Kontatzera Noazu’ saioan, tarteka, putzu sakonetan sartu ere. Horregatik, aste honetan, eguraldia, meteorologia, fenomeno klimatologikoak.....(deitu nahi duzun bezala) hartu dugu gaitzat bertsoak aukeratzeko. Eguzkitik eurira, baina bertsoka.