IRRATIA

«Hilerriak brili-brili eta koloretsuak izan behar direla argi dute gure haurrek»

Heriotzari beldurrik ez izateko asmotan eta tabuak hausteko, Antzuolako Herri Eskolan normalizaziorako lana egiten dute: heriotzaren bat gertatzen denean akonpainamendu lana eginez, baita egunerokotasunean sortzen diren galderak geletan eztabaidatuz. 

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


 

Orain dela hamabi eta hamaika urte iritsi ziren Josune Jimenez eta Nahikari Barrio Antzuolako Herri Eskolara lanera, eta heriotzaren normalizazioarekin egin zuten topo. «Hala ere, nik lehenago banuen honen berri duela 18 urte, irakasle batzuk auto istripu batean hil baitzireneta une horretan jaso genuen laguntza Antzuolako eskolako irakasleeek eman baitziguten», kontatu du Jimenezek. 

Egunerokotasunean lantzen dute gaia haurrekin, txikienekin hasita eta Barriok azaldu du bi bide dituztela heriotzaren inguruan: «Laguntza eskaini eta akonpainamendua egiten dugu, inguruan norbait hiltzen zaienean; eta bestetik, egunerokotasunean eta naturak ematen dizkigun aukerak aprobetxatuta gaia lantzen dugu». 

Erraminta horien bidez geletan normaltasun osoz lantzen dute gaia, bi irakasleek, eta haien lankideek garrantzia handia ematen bai diote. Jimenezek eta Barriok bat egin dute eskoletan landu beharreko gaia dela heriotza eta bigarrenak esan du herrian ere geroz eta hobe hartzen dutela proiektu txikia. 

Gainera, etorkizuneko hilerriak nolakoak izan beharko luketen ere aztertu dute haurrekin, eta ideia bitxi zein politak jaso dituzte udaletxera bidaltzeko. «Hilerriak brili-brili eta koloretsuak izan behar direla argi dute gure haurrek», azaldu du Jimenezek, eta argi dute horrelako prozesuekin jarraituko dutela, heriotzaren tabua ezabatzeko.