IRRATIA

Erizaintza krisian; osasun sistemaren isla

Osasun sistemako lehen harretako egoerak okerrera egin duela salatzeko han eta hemen egin dira mobilizazioak azken hilabeteetan. Baina nola daude lehen arretako langileak? Idoia Sanchez Garciak eta Edurne Arana Iturricastillok erizainen testigantza bildu dugu.

Donostia Ospitalearen ataria erizainek egin duten elkarretaratzea. (@SATSE_Euskadi)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Osasun sistema bada egun gizartea kezkatzen duen gai naguetako bat. Askotan, baina, pazientearen ikuspegitik aztertzen dugu osasungintza publikoaren kudeaketaren gainbehera. Gutxiagotan erreparatu diogu langileen egoerari, horregatik gonbidatu ditugu gurera Idoia Sanchez eta Edurne Arana erizainak 'Bigarren Kafea' saiora. 

«Erizainok tratu oso zuzena dugu pazienteekin eta euren familiekin; deserosotasun eta kexak zuzenean guri igortzen dizkigute, eta askotan haiekin bat egiten dugu, noski» esan digu Aranak. Kexa horien artean daude erizainen falta edo kontsultarako hitzorduak lortzeko arazoak, besteak beste. 

Horregatik, azkenaldian geroz eta ohikoagoak izan dira osasun publikoa defendatzeko elkarretaratzeak. «Aldarrikapen kolektinboak egiterako orduan asko nabaritzen dira erizainen arteko desberdintasunak; nahiz eta eguneroko lanean gatazkak berdintsuak izan, norberaren egoera sistema honetan desberdina da» kontatu digu Sanchezek. 

Herritarren babesa beharrezkoa dela azpimarratu dute bi erizainek, eta osasun hezkuntzaren garrantzia aldarrikatu dute. «Herritarrok ez dakigu osasun baliabideak kudeatzen, ez digutelako erakutsi» esan digute. 

Bokaziotik hainbeste duen lan honetan, erizain asko amore emanda daudela nabaritu dute gure gonbidatuek. «Ze gogorra dan benetan gustatzen zaizun gradu bat egin, eta gero ohartzea zorigaitzezko egiten zaituela zure lanak»

Osasun sistemaren egoeraz aritu gara Bigarren Kafean.