IRRATIA

Ategorrietako sarraskia, 1931-33 urteetako testuinguru nahasiaren adibide

7 hildako eta 33 zauritu izan ziren Ategorrietako sarraskia deritzon gertakarian. Garaiko egoeraren adierazle da gertakari hura. 1931 eta 1933 urteen arteko egoerari begiratu diogu aste honetako Hemen gertatu zen saioan, Josetxo Otegi historialariaren eskutik. 

Donostiako Ategorrieta, sarraskiaren biharamunean ( Ricardo Martin | Mundo gráfico, BNE)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


1931ko udaberrian Pasaiako arrantzaleen gatazka garaiko giro nahasiaren adierazle bihurtu zen. Arrantzaleek euren eskubideen defentsan abiatutako protestaldiak ondorio larriak izan zituen. Maiatzaren 27an, Pasaiatik Donostiara bidean zihoan manifestazioaren aurka egin zuen Guardia Zibilak, 7 hildako eta 33 zauritu utzi zituen eraso hark. 

Josetxo Otegi historialariaren eskutik urte haietako egoera nahasia aztertu dugu aste honetako saioan.