Idoia Zabalza: «Anduezarekin egon ginen eta Espejoren igoeragatik haserrea helarazi zigun»
Gobernu espainoleko presidente Pedro Sanchezek Arturo Espejo teniente jenerala Guardia Zibilaren goi kargu izendatu izana justifikatu du, Zabalza auzian torturengatik ez zela zigortua izan argudiatuz. Senideentzat Espejok «ez du defentsarik».
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
EAJko Aitor Esteban diputatuak eraman zuen gaia asteazken honetan Kongresu espainolera galdera baten bitartez. Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiaren hitzekin bat egiten duen galdetu zion Estebanek Pedro Sanchez Gobernuaren presidenteari. Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatuta egon zen Arturo Espejo teniente jenerala Guardia Zibileko goi kargu izendatu izanagatik haserrea eta lotsa sentitzen dituela baieztatu zuen Anduezak. Sanchezek, ordea, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak egin moduan, Espejoren aurkako zigor judizialik ez dagoela argudiatu zuen.
Mikel Zabalza zenaren arreba Idoia Zabalzarentzat ulertezina da Gobernu espainoleko agintari nagusienek Arturo Espejo defendatzea, oinarrizko eskubide urraketak ez ikertu eta segurtasun indarrek egindakoaren alde azaltzea. Honekin batera, gogoratu du oso argi dagoela zer gertatu zen, Mikel Zabalza atxilotu ondoren torturatu eta hil zutela Intxaurrondoko kuartelean.
Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak baieztatu zuen Espejoren igoeragatik haserrea eta lotsa sentitzen zituela. Idoia Zabalzak NAIZ Irratian baieztatu du hala adierazi ziola familiari ere pertsonalki, beraz, arazoa Madrilen dagoela ondorioztatu du.