IRRATIA

«Mintzamenean ere gozatu eta poztu egin zaitezke»

Maiatzaren 27an ospatuko dute aurtengo Mintza Eguna Donostian. Urteurren borobil batekin bat egingo du aurtengoak, duela 30 urte sortu baitzen, Bagera euskara elkartearen eskutik, Mintzalaguna egitasmoa. Egun, Euskal Herriko hamaika txokotan eta online parte har liteke.

Maite Agirre eta Aitziber Gurutzeaga NAIZ irratiko estudioan (NAIZ)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Euskaltzaleon Topaguneko Maite Agirre eta Donostiako Bagera euskara elkarteko Aitziber Gurutzeagan NAIZ irratia bisitatu dute. '30 urtez mintzapoza praktikatzen' lelopean, Mintza Eguna ospatuko dute datorren maiatzaren 27an. 2006an ospatu zen lehen aldiz Mintza Eguna Iruñean eta harrezkero, urteroko hitzordua bihurtu da.

Aurtengoa Donostian ospatuko da, duela 30 urte bertan sortu baitzen Mintzalaguna egitasmoa, sei bagerakide eta euskaltegietako sei ikasle euskaraz elkarrekin aritzeko elkartu zirenean. Proiektua Euskal Herri osoan zehar zabaldu da eta, egun, 7.000 pertsona inguruk osatzen dute mintza-praktika egiteko sarea.