«Dena ahaztuta ezin da bizi, baina dena gogoratuta ere ez»
Duela bi urte idatzitako poemak bildu ditu Castillo Suarezek (Altsasu, 1976). Galerez, doluaz eta memoriaz mintzo da ‘Alaska’ liburuan (Elkar, 2023). Haurtzaroko toki bat berreskuratu du Suarezek bere lan berriari izena emateko: Etzegaraten N1 errepide ertzean dagoen Alaska hotela.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
2019an idatzi zenuen ‘Irautera’ eta lau urteren bueltan ‘Alaska’ iritsi da. Zer gertatu da lau urte horietan?
Egia esan orain argitaratu da liburua baina duela bi urte idatzitako liburua da. Oso idazle emankorra naiz eta zalantza nuen liburu hau argitaratu edo ez. Hain zuzen ere, 2019an idatzi nuelako ‘Irautera’ eta iruditzen zitzaidan beharbada ari nintzela betiko gauzak kontatzen betiko moduan. Eta Elkar argitaletxekoek konbentzitu ninduten ateratzeko. Eta bai, betikoaz hitz egiten dut; iruditzen zait poesian hiru gai daudela eta hortik aparte gauza gutxi dagoela. Kasu honetan berritasuna da narrazio txiki bat duela liburuak hasieran balio duena olerkiak kokatzeko. Hori ezohikoa da, toki fisiko zehatz batean kokatzen ditudala poemak. Normalean nire poemak askoz etereoagoak dira, ezin jakin non dauden pertsonai horiek. Eta kasu honetan toki zehatz batera eraman ditut.
Zure liburuek abipuntu antzekoa dute beti: arreta deitu dizun esaldi edo galdera bat. Kasu honetan ere hala izan da.
Liburu guztiek dute detonante bat. Nik uste dut gainera poesia-liburuen egitekoa galdera gehiago egitea dela. Ikus nuen Maddi Barberri egin zioten elkarrizketa bat eta titularra zen ‘nola egin daiteke pasaia edo leku baten dolua?’ Guk beti hitz egiten dugu doluaz, pertsonez ari garenean, baina kasu honetan tokien inguran zen. Interesgarria da Barber Lakabekoa dela, Itoizeko urtegia eraiki zen bailara horretakoa. Orduan, berak esaten zuen bere haurtzaroko paisaia batzuk urpean gelditu eta desagertu direla. Horregatik nik berreskuratu nuen niire gurasoen etxetik gertu zegoen hotel bat, gaur egun abandonatua dagoena. Nire haurzaroan N1etik nahiko gertu bizi ginen eta hotel sail bat zegoen errepide bazterrean. Horietako bat, ikusgarriena edo dotoreena, hartu dut.
Alaska hotela da hori. Nolakoa zen eta nolakoa da orain?
Nik esaten dut beti Las Vegas txiki bat zela. Igerilekua zuen, egia esan tranpolinik ez zuen baina, beste hotelekin alderatua eleganteagoa zen. Arbelezko teilatua zuen eta nordiko itxura zuen. Nabarmentzen zen. Nik burutan dut zerbitzari ilegorri bat. Eta horrela hasten da istorioa, bezerorik ez zuenean liburuak irakurtzen zituen zerbitzari horrekin akordatuz.
Abiapuntua toki zehatz bat da, baina liburuak bereziki galeren inguruan hitz egiten du.
Nire gaietako bat galera da; doluarena, hutsunearena... Horri buruz idazten dut askotan. Egia esan Maddi Barberren hitzetara bueltatuz, berak paisaien dolua aipatzen du eta esaten du doluak egiteko modu bat ametsak direla. Bitxia egin zitzaidan. Berak ikus-entzunezkoak egiten dituu eta grabatu zituen hango lur sialak eta bazkalekuak galtzen zituztenen ametsak.
Zerbait bitxia gertatu zitzaidan niri. Ni hoteletik asko pasatzen naiz eta iruditu zitzaidan behin neoizko argiak piztuta zeudela. Jendeak esan zidan ezinezkoa zela... Nik uste nuen agian salgai egongo zela. Maddik ere erbailtzen du irudi bat: erdizka agerian duaden zuhaitzena. Eta zuri kolore bat hartu dutena. Eta horrela jite futurista bat dauka. Eta irudi horiek gelditzen zaizkizunak buruan. Niri hoteleko argiekin gertatu zitzaidan hori. Orduan erabaki nuen hortik abiatuta idatziko nuela nire hurrengo poema liburua.
Poema liburua da baina sarrera narrazio batek ematen dio. Alaskako mutiko ilegorriarekin gogoratzen da pertsona bat. Pertsona hori une horretan objektuak biltzen ari kutxetan.
Bere ordurateko bizitza kutxetan sartzen ari da et abi erabaki hartu behar ditu: zer egin – ez da esaten, baina ondorioztatzen da haustura baten ondorioz ari dela bere puskak biltzen – lagunekin eta zer egin objektuekin. Lagunak bikotekidearentzat izatea erabakitzen du, baina zer objektuekin? Oparitutakoekin adibidez. Azkenean gu eta abjektuen artean hari ikusezin bat dago. Berak erabakitzen du gauzekin gelditzea eta ez haustea gauzen eta pertsonen artean dagoen hari hori.
Gauzak biltzen ari dela gogoratzen da Alaska Hotelean zegoen zerbitzari batekin ‘Orlando’ irakurtzen ari zena. ‘Orlando’ zen Virginia Wolfek bere amoranteari egin zion liburu bat, bere etxea galdu zuenean. Oso liburu berezia da.
Bigarren pertsonan idatzia dago zati narratibo hori. Nor mintzo zaio objektuak kaxetan biltzen dabilenari?
Bigarren pertsona erabiltzen banuen, eman zezakeen ni ari nintzela. Eta hori ez nuen nahi. Askotan gertatzen da badirudiela narrazioa fikzioa dela eta poesia benetakoa. Eta nik horrekin beti hautsi nahi izan dut. Hirugarren pertsonak beti du urruntasuna, eta horregatik egin nuen bigarren pertsona erabiltzearen hautua.
Zati narratiboa horrela amaitzen da: «Euria bota dezala eta aterki txiki bat nahikoa izan dadila»
Askotan idazten dut harremanei buruz. Eta iruditzen zait harremanak oso atmosferikoak direla; hau da, ez daudela gure esku. Ez dago batere gure esku nor egongo den gurekin eta nor ez. Harremanek badute elementu aurreikusiezinezko bat. Eta horretaz idazten dut baita ere.
Nolakoak diren kasualitateak; gaur elurra egin du eta zurituta zegoen Alaska hotela. Poemetan oso presente dago elurra, baina baita ere euria. Eta aldi berean zauriak, odola, kolore gorria, sua... Atmosferikoa hori ere.
Liburu bat idazten duzunetik argitaratzen den arte geroz eta denbora gehiago pasatzen da. Nik uste dut argitaletxeek duten lan egiteko moduagatik, plangintzatzeagatik. Orduan, nik orain hartu ditudanean testuak liburuan iruditzen zait direla orain arte idatzi ditudan testu bortitzenak edo zakarrenak. ‘Irautera’ liburan jokatzen nuen naturak duen ezaugarri batekin: batzuetan oharkabean den arren, aldatzen joaten dela. Baina kasu honetan bai, bortitzagoa egin zait. Ez nuke jakingo zergatik. Tono batekin hasten baldin bazara gainera, jarraitu behar duzu. Zailena poema-liburuetan da poema-liburuak izan daitezela. Askotan argitaratzen dira poema sortak, baina zailena da poemen arteko hari bat aurkitzea. Batzuetan garai eta tematika ezberdinetako poema-liburuak argitaratzen dira libruak. Eta ni horren aldekoa ez naiz, baina jabetzen naiz zaila dela.
Gaur galdetu didate ia zergatik ez dudan nobelarik idatzen. Betiko galdera da. Badirudi inoiz ez dela nahikoa; poeta batek poema-liburuak idatzen baditu badirudi noizbait iritsi beharko dela. Eta esan diet, Uste dut izakera duela nire izakerarekin, eta dudan denborarekin noski. Badaukate abantaila bat poema-liburuek, eta nire poemek nik uste: hartu dezakezula bat solte eta handik hamabost egunera beste bat irakurri. Hori horrela da, baina horrek ez du esan nahi landu behar ez denik liburuaren egitura.
Bestelako elementuekin jarraituz, ‘Zauriak’ olerkian, esaterako, parez pare jartzen dituzu loreak eta zauriak.
Bizitza ere horrelakoa da. Normalean gauza onak ez dira batera etortzen, eta txarrak ere ez. Ion Geredediagari lapurtu diot esaldi bat eta beti aldarrikatzen dut: «beti egon behar dugu irauten duenaren alde». Bizirauteko, irauteko, jarraitzeko... memoria behar dugu. Baina dena gogoratuko bagenu gertatu zen bezala, ezinezkoa litzateke bizitzea. Kontzienteki edo inkontzienteki gure buruak hautu bat egiten du bizi izandakoaz. Batzuetan oroitzapenak moldatzen ditugu.
Behin norbaitek galdetu zidan ea Alaskan zegoen zerbitzaria benetan irakurtzen ari ote zen ‘Orlando’. Berdin du. Kontua da denok dugula Alaska bat bihotzean. Askotan esaten dut, denok dugu tokiren bat iraganera eramaten gaituena. Eta nolabait, helduleku hori -kasu honetan toki bat- beharrezkoa dugu bizitzen jarraitzeko. Dena ahaztuta ezin da bizi, baina dena gogoratuta ere ez.
Argazkiekin halako zerbait egiten dugu.
Argazkiek jasotzen dute ikusi genuena bere horretan. Baina aldi berean, poemetako batean aipatzen dudan moduan, edertu egiten da iragana. Hor joko bat dago: zer den hiztez hitz edo irudiz irudi jasotzen duguna, eta zer den edertzen edo moldatzen duguna.
Memoriaren auzia presente dago liburan. Maitasunarena baita ere.
Maddi Barberren hitzetara itzulita dolua egiteko amets kolektiboak aipatzen zituen. Bera eskualde edo talde bati buruz ari zen. Nik hori poesiara ekarri dut. Poesia norbanakoaren generoa da nire ustetan, beraz moldatu egin dut. Nire liburuetan, nolabait, ametsak ez dira konpartituak. Baina, maitasunaz ari garenean, beti daude bi elementu gutxienez eta beti dago elkargune bat. Beste kontu bat da ea berbera den edo ez, berdin ikusten ditugun gauzak... Baina tira, halakoetan sartuz gero autolaguntza liburu bat idatziko nukeen eta gehiago saldu (barreak).