Zergatik ez zaio jendeari jazza gustatzen?
Galdera bat egin du Maialen Tellabide pianistak Bigarren Kafeko bere tartea zabaltzeko. Zergatik ez zaio jendeari jazz musika gustatzen? Musika oso zerebrala eta konplexua dela esaten da eta ulertzeko zaila izate hori da besteren artean, jendea jazzetik urruntzen duen arrazoietako bat.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Jazzerako sarbide modura balio dezakeen kantu zerrenda bat ekarri digu Tellabidek. «Nire aukeraketan daudenak nire gogoko abestiak dira. Hauez gain, beste asko eta askok balio dezakete jendea musika estilo honetara hurbiltzeko.
«Jende askorentzat jazza abestu eta dantzatu ezin daitekeen musika estilo bat da eta hori bera ere bada zaletasuna urritzea da dakarren zerbait». Erraz interpretau daitezkeen melodiak eta beste musika estilo batzuetara hurbiltzen diren jazz kantuak aurki daitezke Tellabideren aukeraketan.
Duke Ellington, John Coltrane, Lee Morgan, Herbie Hanckok… Izen handiko musikarien proposamenen inguruan aritu gara. «Jazza konplexutasunarekin lotzen da eta badira entzuteko gogorrak egiten diren jazz estiloak. Dena den, musikari handienek ere egin dituzte jazzera hurbildu nahi dutenentzako moduko abestiak».
Entzun Maialen Tellabidek jazza gustuko izateko Bigarren Kafean eman dizkigun adibideak.