Xabier Arregi: «Teknologiak ez gaitu salbatuko, baina teknologiarik gabe ez gara salbatuko»
Chat GPT bezalako erremintek bolo bolo jarri dute adimen artifiziala. Euskal Herrian arlo teknologiko honek badu zer esana. Xabier Arregi, EHUko irakaslearen esanetan, erraldoi teknologikoen «menpe» bizi beharrean, «baliabide propioak» garatu behar dira.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Adimen artifiziala makinei ulermena, mintzamena eta arrazoitzeko gaitasuna ezartzean oinarritzen da. Xabier Arregik dio, lehen helburua «zientzia aurrerapena» izan zela, aurrekariak 1940 - 1950 urteen artean topatu daitezkeelarik.
EHUko irakasleak aukera «handiak» ikusten ditu adimen artifizialean. «Makinek egin ditzaketen lanak ez dute zertan gizakiek egin. Printzipio hori baliatuko bagenu, gure denbora enplegatuko genuke beste zeregin batzuetarako. Hori, mundu ideal batean, ederra litzateke, baina sorburuan printzipio merkantilistak daude», onartu du.
Adimen artifizialaren kokapenean, Euskal Herriak presentzia ona duela aitortu du, nazioarteko testuinguruan harturiko jokabidea dela eta. «Urteak daramatzagu arlo honetan lanean. Hemen bada jakintza eta gaitasuna. Baliabideak? Ez noski, handiek adina, baina egiteko moduak badira».
Hizkuntza prozesamendua
Josu Aztiria Elhuyarren Orai adimen artifizialaren markako kidea da. Hogei urte daramatzate hizkuntza teknologietan, eta adimen artifiziala aplikatzen dute egun. «Hizkuntzaren prozesamendu automatikoan gabiltza. Hau da, makinei hizkuntza ulertzen eta sortzen laguntzen diegu».