Irla bat, norberarena
Irene Larrañagak (Azpeitia, 1972) bere lehen bakarkako erakusketa ondu du. Donostiako Aquariumean dago ikusgai martxoaren 12ra bitarte. Formenterako uharteko 38 emakumeren bizipenak abiapuntu hartuta, norberaren bakardadean hausnartzera gonbidatuko gaitu.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
82 kilometro eskaseko zabalera duen uhartea da Formentera, Balear Uharteen artean hegoaldeen kokatzen dena da. Neguan 11.000 pertsonako biztanleria du. Abuztuan, baina, kopuru hori zortzikoiztu egiten da. Urtetan bisitatu du Larrañagak uhartea udaran, eta duela 5 urte Euskal Herrian ekin zion proiektu bat garatu du bertan.
38 emakumeren erretratuak eta uhartearen paisaiak bildu ditu, zuri beltzean. ‘Insuladas’ erakusketak Formenteran bakarrik bizi diren emakumeak ditu protagonista; eta haien istorioen korronteak bestelako kontuen inguruan hausnartzera garama: saretzea, zahartzaroa, zaintza, komunitatea... Zentzu komun mendebaldetarrak bakardadearekin antagoniko aurkezten dizkigu horiek guztiak. Larrañagak, baina, kontrakoa demostratu du; eta norbere bakardadeari hausnartzeko gonbita egingo digu erakusketaren bitartez.
‘Insuladas’ bere lehenbakarkako erakusketa da; 2022an Barakaldoko Baffest jaialdian finalista izan zen, 160 proiekturen artean. Martxoaren 12ra arte bisitatu ahal izango da Nautilus Aretoan, astegunetan Aquariumaren irekiera-ordutegian (asteartik ostiralera 11.00etatik 19.00etara). Horrez gain, erakusketa aretoa 17.00etatik 19.00etara larunbatetan eta 11.00etatik 13.00etara igandeetan zabalduko da espresuki. Sarrera doakoa da.