«Filmazioen mundua asko gustatzen zitzaidan baina teknikoegia zen niretzat»
'Ni ez naiz Dublinen egon' antzezlana antzokiz-antzoki dabilela, testuaren sortzaile den Markos Goikolea Unzalurekin aritu gara. Antzezlanari buruz, sortze prozesuari buruz eta antzerkigintzako beste hainbat alorrei buruz aritu gara berarekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Txikitan ipuinak idazten zituen Markos Goikoleak, eta Nafarroako antzerki eskolan antzerki eskolako saioetan ere parte hartu zuen. «Beti izan nuen argi fikzioaren munduan lan egin nahi nuela eta ikus-entzunezkoak ikastera joan nintzen Bartzelonara».
Urtetan aritu da kamera laguntzaile, eta baita hainbat dramaturgia ikastarotan ere. Horietako batean Marc Angelet Bartzelonago dramaturgo, idazle eta zuzendaria izan zuen irakasle eta berak eman zizkion Antzerkigintza Berriak egitasmoaren oinarriak. Egitasmoa idazten duen orori gomendatuko liokeela dio, «bideo bat bidali eta zortzi ideia hartzen dituzte. Patxo Telleria eta Mireia Gabilondorekin lantzen da testua lantzen». «Nire testua ez zen hautatua izan baina Mireiak deitu zidan testua gogoko zuela esanez». Oso pozik jarri zen eta ezin omen zuen sinetsi.
Horrela, azkenaldian herriz herri dabil ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ lana. Gidoiaren abiapuntuari buruz, honakoa dio: «Historia txantxa batetik hasi zen. Orduko bikotearekin utzi nuenean, mundu guztiak ea ondo nengoen galdetzen zidan. Inguruko lagun gehienak bikoteekin zeuden. Bikote imaginario bat sortu nuen eta jolastu egiten genuen. Antzerkikoekin aulki huts baten inguruan jolastea pentsatu genuen. Beti izan dut ideia buruan». Idazten duzunean norberaren bizitza eta errealitatea daudela dio, «nire ingurukoen kutsua dute pertsonaiek. Nire bizitza hor dago baina fikzioa ere badago».
Testuaren idazketan The Cramberries taldearen Dreams abestia izan zuen lagun, «pertsonaiak ametsetan daude eta bizitzari aurre egiteko ametsei eusten diete», azaldu du Goikoleak.