IRRATIA
Entrevue
Hodei Torres
Hiruka.eus-eko kazetaria

«Identifikatu ninduen mando berak jipoitu ninduen»

Erromoko Nagusien Etxearen eraistearen harira gogor ari da Ertzaintza protestan ari direnen aurka. Kazetariek ere jasan dute bortizkeria, Hirukako argazkilari batek jipoitu egin zutela salatu du. 

Ertzaintza Erromoko bizilagunen protesta parean, pasa den astean. (Aritz Loiola | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Hodei Torres kamera eskuan ari da Hiruka.eus agerkarirako Erromo Nagusien Etxearen eraistearen inguruan sortu diren protestak jasotzen.

Astearte honetan beste atxilotu bat eta identifikatuak izan dira, tartean Hirukako kazetaria. Pasa den astean ere poliziaren bortizkeria jasan zuen, «jipoitu egin ninduten», adierazi du NAIZ Irratian. Ertzaintzak bazekien lanean ari zela, hiru aldiz identifikatu dute dagoeneko. 

Egoera larriena pasa den astean jazo zen, aurrez kazetari gisa identifikatu arren ondoren kolpeka egin baizuten bere aurka.