«Rabannek arkitektura ikasi zuenez, konstrukziotik eraiki zituen bere soineko berriak»
Maria Romero Laspiurrek pasa den astean zendu zen Paco Rabanne diseinatzailearen bizitza ekarri du Bigarren Kafera. Haren arropa diseinuen hasiera, bere inspirazio eta musak eta modarekin hausteko izan zuen modua errepasatu ditu besteak beste.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Paco Rabanne pasaitarraren heriotza ardatz hartu du gaur Bigarren Kafean Maria Romero Laspiurrek eta haren bizitzaren inguruan aritu da. Pasaitarraren ama Balenciagaren jostuna izan zen eta aita jeneral errepublikarra. Aita fusilatu zutenean, ama eta bera Frantziara joan ziren, eta ez ziren itzuli.
Etxean joskuntza ikusi zuen betidanik, baina, arkitektura eta arte ikasketak egin zituen Parisko arte ederren eskolan. Romerok azaldu du 12 urtez aritu zela ikasten eta bitartean modarekin lotura zuten marrazki asko egin zituela. Horren guztiaren ondorioz 1996ean bere lehen kolekzioa atera zuen.
«Oso kolekzio berezia izan zen, Rabannek arkitektura ikasi zuenez, konstrukziotik eraiki zituen bere soineko berriak», esan du Maria Romerok. Diseinatzailearen soinekoak metal zati txikiz osatutakoak izaten ziren, eta ez ziren erosoak izaten. Hala ere, 60ko hamarkadako modan apurketa sortu zuen sortzaileak.
Espazioarekin lotura handia izan zuten Rabannen sorkuntzek eta Romerok azaldu du soinekoek garaiko emakumeen ahalduntzea ekarri zutela. «Arropez gain, bere lurrinak sortzen hasi zen Puig enpresarekin, eta hainbesteko arrakasta izan zuen, enpresak marka erosi zuela».
Arrakasta handia izan du urtetan Paco Rabannek, eta filmetan ere agertu izan dira haren lanak. «Zoritxarrez duela aste bat inguru hil da, baina bere lanek ikusgarri jarraitzen dute, besteak beste pasa den asteko Grammyetan», kontatu du Romerok gaur Bigarren Kafean.