IRRATIA

'Soilik bai da bai' legea erreformatzeko bidean

'Soilik bai da bai' leloa Iruñeko sanferminetako bortxaketaren salaketa mobilizazio batean (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Presio handien ostean, Espainiako Gobernuak 'Soilik bai da bai' legea erreformatzeko asmoa iragarri du. PSOEk sexu indarkeriagatiko zigor arinenak handitu nahi ditu lege proposamen bidez, eta hala egingo du Unidas Podemos horrekin bat etorri edo ez. Unidas Podemosek ere zabaldu dio atea horri, baina badintza jarri du legearen muinari eusten jarraitzea, sexu harremanen kontsentimentuari dagokionez.