IRRATIA

Asteko zine gomendioetan Filmin plataformako bi harribitxi

Tar, The Whale, Klondike eta Mi Mejor Amigo dira aste honetan Bideokluba saioan egin ditudan film gomendioak. Horietako bi Oscar sarietan toki bat dute, eta ikusteko zine aretoetara hurbildu beharko zarete. Beste biak, Filmin plataforman dauden bi harribitxi dira.

Mi Mejor Amigo film kurduaren fotograma bat (filmin)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Bueltan gara beste saio batez zinema munduko gomendioekin, eta aste honetan Oscar Sarien izendapenak irten direla aprobetxatuz Hollywoodeko bi estreinaldiri emango diogu protagonismoa. Eta Hego Euskal Herriko zinemetan estreinatzen diren bi pelikula hauetaz gain, eta egiten duen eguraldi txarra kontuan izanez, Filmin streaming bitartezko plataformara heltzen diren pare bat filme ere aukeratu ditut gomendatzeko.

TAR
Veneziako Zinemaldian estreinatu zen TAR, Todd Fiel kaliforniarrak zuzentzen du. Filmearen protagonista mundu mailan ezaguna den Lydia Tar izeneko konpositorea da, filmaren abiapuntuak bere sinfonia berri baten sortze prozesua erakusten digu.  Baina nahiz eta fama eta entzute handia izan, badirudi ospetsua izateak ere badituela bere alderdi txarrak.

Ospeak eta perfekzioak dakarren presioak edo jendartearen aurreko esposizioak eta beste hainbat arrazoik konpositore ezagun honen bizitzan aldaketak ekarriko dituzte. Hasieran perfektua zena, gutxinaka gutxinaka okertuz joanen da.

Cate Blanchetek aktorea jarri da orkestra zuzendariaren azalean eta kritika oso positiboak jaso ditu, baita hainbat sari ere. Venezian aktore hoberenaren Volpi Kopa jaso zuen, eta Oscar sarietan emakumezko aktore onenaren sailan dago izendatua, lortuz gero bere hirugarren Oscarra litzateke. 4 emakumezko aktorek soilik  dauzkate 3 Oscarretik gora. Katharine Hepburnek 4 Oscar sari ditu. Hiru dituzte Meryl Streepek, Ingrid Bergmanek eta Francis McDormandek.
 
The whale  (La Ballena)

Darren Aronofskyk zuzendatutako 'The Whale' filmak ere badu berre tokia Oscarretako izendatuetan. Gizonezko batek bere buruarekin eta senideekin dituen arazo ezberdinak lantzen ditu pelikulak. Charlik 272 kilo ditu eta horrek arazo batzuk sortuko dizkio, alabarein ez du harremanik eta hura berreskuratzeko lanean hasiko da. Brendan Fraser aktorea da film honetako protagonista eta fisikoki eraldaketa ikaragarria izan du film hau egin ahal izateko. Blanchetek bezala, Fraser aktoreak ere laudorio ugari jaso ditu bere lan honengatik eta izendatua dago Oscar sarietan.

Nire ustez, Aronofskyren zinema beti da interesgarria. Hor daude Cisne Negro edo El Luchador filmak, baina kasu honetan 'The Whale' oso film expostiboa iduritu zait, teatralegia, eta batzuetan miserableegia iduritu zait. Fraserren antzezpenak salbatzen du filmea.

Klondike

Plataformetan ikusgai dauden bi film ere gomendatuko dizkizuet. Lehendabizikoa, Klondike. Ukrania eta Errusiaren artean gertatzen ari den gatazkan oinarritutako filma da. Sundancesko Zinemaldian estreinatuzen eta zuzendari onenaren garaikurra lortu zuen. Film3ak Ukrainia eta Errusiaren arteko mugan bizi den familia baten bizitza erakusten du, eta 2014ko gertakari erreal batetan oinarritzen da gaur egun pil pilean dagoen gaia lantzeko.

Kritikaren esanetan pelikula gogor eta erreal bat Maryna Gorbach zinemagilearena. Bere eszenaratzea eta umore beltzaren erabilera aipagarriak dira. Ukrainiak herrialdea ordezkatzeko aukeratutako pelikula izan da Oscar Sarietan.


BROTHER'S KEEPER (Mi mejor amigo)

Anatolian bizi diren bi gaztetxoren arteko erlazioa da 'Mi mejor amigo' pelikularen abiapuntua. Bi mutilak Turkiako internado edo barnetegi batetan bizi dira, egun batetan bat oso gaixo jarriko da eta besteak lagundu beharko du. Premisa sinple batetatik lagunartean oinarritutako filme interesgarri bat sortu du Ferit Karahan zinemagileak. Filminen duzue ikusgai. Nahiko gogorra eta dramatikoa.