«Ez dizkiot estiloari buelta asko ematen, kantak egiten ditut eta kitto»
Etenaldi labur baten ostean, ADI taldea itzultzkeo gogotsu dago. Jon Urbizu 'Turbin', Gorka Otamendi eta Iñaki Mujikak osatutako taldeak hiru abesti berri ditu, eta aurkeztera etorri dira Bigarren Kafera.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Jon Urbizuk, saxoa bidelagun, 2016 inguruan abiatu zuen ADI proiektua eta taldeak bi disko argitaratu zituen: 'ADI' 2016an, eta 'Kea', 2021ean. Geldialdi txiki baten ostean, hirugarren lanari ekiteko gogoz itzuli dira.
Gorka Otamendi eta Iñaki Mujika ditu bidelagun, «kafea eta garagardo artean, gogoa piztu zaigu proiektua berriz aurrera eramateko» esan digute. Kafeinak eragina izan zuen eta «ez gara asko ensaiatzekoak, baina jartzen garenean, martxa hartzen dugu» aitortu dute.
Hiru abesti berri egin dituzte, eta gehiagorako prest daude. «Inpultso hori bideratu dugu, eta pausu gehiago eman nahi ditugu, zuzenekoetata eta hurrengo lan bat grabatzera».
Gorka eta Jon elkarrizketatu ditugu Bigarren Kafean.