‘Los Gudaris del Balón’: Herriaren aldeko selekzioa
Gerrako elementu propagandistiko funtzioa izan zuen Euzkadiko futbol selekzioak. Jaurlaritzak sustatua, 1937 eta 1939 urteen artean, Mexikora iritsi arteko ibilbidea jaso du Joseba Gotzon Varela irakasleak, ‘Los Gudaris del Balón’ izeneko liburuan.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Euzkadiko selekzioak lehen partida formala 1937ko apirilaren 26an jokatu zen Parisen; orduz geroztik nazioarteko partidak zabalduz joan ziren eta hamaika bidai egin zituen selekzioak. Taldearen helburuak kiroletik haratago zihoazen. Euskal Herriak bizi zuen matxinada nazioartean azalerazteaz gain, bazuen ezinbesteko helburu humanitatio bat: erbesteratuentzako La Roseraire ospitalea finantzatzea.
Joseba Gotzon Varelak bi urte horietan jazotakoak bildu ditu bere azken liburuan: ‘Los Gudaris del balón. Selección Euzkadi 1937-1939’ (Txalaparta, 2022). Varelak dio Euskal Herria nazioarteko mapan kokatu egin zela selekzioaren kirol jardunari esker. Baita ere, futbol sobietarra irauli egin zutela.
Puntako futbol jokalariak zituen selekzioak. Horren adibide da Euskal selekzioko kide gehienek 1934ko Italiako Munduko Kopan parte hartu zutela Espainiarekin. Europako ibilerak bukatuta, Euskal Selekzioaren hurrengo geldialdia Mexiko izan zen. Bertan, arazoak hasi ziren erbesteratu espainiarrek selekzioa bereganatu nahi zutelako.
Azkenean, hainbat partida jolastu zituzten. Argentinan kokatzeko aukera ere izan zuten, FIFArekin topatu arte. Nazioarteko Futbol Federakuntzak Frankismoak gora egin ahala zaildu egin zen selekzioaren egoera. FIFAren presioa diru faltari batu zitzaion.
Mexikora itzuli zen selekzioa, eta horrek aldaketa handia suposatu zuen. Selekzioa ohiko futbol talde bilakatu zen, herrialdeko futbol ligan parte hartu ahal izateko. Liga bigarren postuan bukatu arren, Euskal Herriak bizi zuen gatazkaren interesa apalduz joan zen, futbol taldearen zentzua hausnartu arte. Azkenean, selekzioko jokalariak herrialdeko talde ezberdinetan barreiatu ziren.
Hainbat datu, artxibo eta irudi bildu ditu Varelak bere liburuan. Selekzioaren historia nahiko ahaztua dagoela uste du autoreak. Jendeak existentziaren berri baduela iruditzen zaio, baina garaiko jokalariek haien herriaren alde egindako lana ezezagunagoa dela azaldu du. Hori ezagutarazteko, hain justu, idatzi du liburua.