IRRATIA

Doinuetatik Haratago | Xabier Egibar

'Doinuetatik Haratago' podcast-ari hasiera eman genionetik, ehun abestitik gorako zerrenda egin du. Horietako asko errepikatu egin dira, baina Xabier Egibar donostiarrak lau abesti oso desberdin aukeratu ditu. 

Xabier Egibar (Xabier Egibar)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


«Ez dakit nolakoa den musikarekin dudan harremana; baina, badakit txiki-txikitan hasi zela». Horrela aurkeztu du bere burua Xabier Egibar donostiarrak eta bere zaletasuna baliatu dugu abesti kuttunen zerrenda osatzeko. 

Lau abesti aukeratzeaz gain, hausnarketarako galderak proposatu dizkigu Egibarrek; «zergatik hunkitzen gaitu gehiago abesti triste batek alai batek baino?». Lehenengo kantuak haurtzarora eraman du; «zortzi urterekin bi kasette nituen: 'Txirri, Mirri eta Txiribiton' eta 'The Cranberries'». Bigarren taldea horren kantu bat aukeratu du.  

Bigarren kantua aukeratzeko, abeslari islandiar bat hautatu du. «Bakarlari bezala dituen lehenengo lauzpabost diskak oso-oso onak iruditzen zaizkit» esan digu. Hirugarrena beste emakume batek abesten du; «nerabe izatetik heldu izatera pasa nuen bide horretako talde bat da». 

Aukeratutako azken abestia euskal abeslari batena da. «Estruktura oso bitxia duen abestia da, melodia aldetik berezia da eta letra beste munduko zerbait iruditzen zait» kontatu digu.