IRRATIA

Azoka ez da bakarrik disko eta liburu kontua. Antzerkiak ere badu bere tokia

Durangoko Azoka iraun bitartean San Agustinera hubilten denak euskal antzerkiaz gozatzeko aukera ederra izango du.  Goitibera eta Anonino konpainiek ‘Zuri’ eta ‘Deux ex Twingo’ obrak oholtzaratu dituzte. Pozik daude izandako harrerarekin.

Deux es Twingo antzezlana (Deux es Twingo )

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Antzerkiak ere tokia badu Durangoko eztandan. San Agustin antzokian, egunero, antzerki obra txikiak ikusteko aukera dago. Uler dadila txiki denbora balioetan, 20 -25 minutuko piezak dira. Goitibera eta Anodino antzerki konpainiak Durangoko Azokan daude eta Bigarren Kafeatik pasa dira.

GaizkiaChamizo eta Ander Basaldua ‘Goitibera’ konpainia taldekoak dira eta ‘Zuri’ oholtzaratu dute, bitan gainera. 20-23 minutuko antzelana da eta «energia aldetik oso egingarria da». Gainera «oso goxoa da Durango bezalako publiko bat izatea. Gure sorpresarako jendetza hurbildu da San Agustinera». Saioa Iribarren egin du ‘Zuri’, kartzelari eta lehen graduari buruz hitz egiten duen obra da. «Emanaldi gogorra da, kontatzen dugun istorioa gogorra delako» diote, baina oso pozik daude hitz egiten ez den gai bati buruz hitz egiteko aukera ematen duelako.

Anodino taldeak ere egin digu bisita. Orain buru belarri ari dira Getxon estreinatuko den ‘Obsoletus’ antzezlana sortzen, baina besterako tarterik ere badute eta Durangora etorri dira  ‘Deux es Twingo’ komedia motzarekin.  Mikel Fernandinok idatzi du obra eta  Aiora Sedano y Aitor Fernandino igotzen dira oholtzara, aulki soil batekin gora begira pasako dute obra, gora eta urrutira, Maritxu,  Josetxo eta Objektu Hegalari Ezezagunak baitira obrako protagonistak.