Intza: «Ez dut sormenaren esklabu izan nahi»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Oholtzak ez dio beldurrik ematen Intza Unanue oriotarrari. Txikitatik dantza txapelketetan aritu da, eta orain mikrofonoa bidelagun duela ibiltzen da kontzertuz kontzertu. 2018an bakarlar gisan hasi zen 'Karan' izenburuko estreinako singlearekin eta 2021ean bost abestitako EP bat plazaratu zuen, 'Ilundu aurretik'. Bide berri baten hasiera da.
«Urte ugari dira musikaren munduan murgilduta; baina zain egon naiz, heldutasun bat eduki nahi nuen, bai pertsona eta baita musikari bezala ere» aitortu digu Unanuek. Unea iritsi da, eta diskoaren izenburuak dioen bezala «berandu baino lehene egin nahi nuen, eta horrelaxe suertatu zen, naturalki baina gogotsu».
Ilusio hori errealitatetik eraiki du. «Disko bat kaleratzen dugunean pentsatzen dugu sekulako bira egingo dugula eta gero errealitatea ez da hori. Disko honekin ez zen hori helburua». Prozesuarekin asko ikasi du, bai ekonomikoki eta baita artistikoki ere. Hori erakustera etorri da Bigarren Kafearen estudiora.