IRRATIA

Museoak zinemaren agerleku

Zinema eta beste arte moten arteko elkarlana etengabea izan da hasieratik. Horregatik, museo batzuek sekulako pisua izan dute pelikula askotan. Margolanak, zinemagintza eta armak izan ditugu hizpide Maria Romero Laspiur eta Koldo Karranzarekin. 

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Zinema zazpigarren artea dela diote. Bere sorkuntzatik, Lumièrè anaien garaitik, zinema eta beste arte moten arteko elkarlana etengabea izan da. Zinema arteaz baliatzen da, zinema mugitzen den artea da eta zinema Artearen Historia ezagutzeko tresna baliotsua da. Horregatik, ez da harritzekoa pelikula asko museoetan girotzea eta hori aitzakiatzat hartuta, Maria Romero Laspiur diseinatzaileak adibide batzuk ekarri dizkigu.

George Marshall zuzendariak ‘The Happy Thieves’ egin zuen 1961ean. Badirudi zuzendariak Francisco de Goya gustoko zuela, eta Madrilgo Prado Museoan girotu zuen pelikula. Bertan, Rex Harrison eta Rita Hayworth aktoreak ‘Maiatzaren 3a Madrilen’ artelana lapurtzen saiatzen dira. 

William Wyler zuzendariak, ordea, gezurretazko museo bat eraiki zuen 'How to Steal a Million' (1966) filmerako. Kleber-Lafayette Museoa eta artelanak, pelikularako sortuak, dena atrezzoa ziren. Eta 2018an, Jaime Roselesen 'Petra' filmerako Desi Civera artista valentziarrak artelan batzuk sortu zituen.

Artelanek zinema elikatu dute, eta zinemak museoak. Horixe erakutsiko nahi digu 'Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman' erakusketak. Azaroaren 11tik 2023ko martxoaren 19ra, Eibarko armagintza museoan egongo da ikusgai. Film askotan, armak sekuentzia askotako protagonistak dira eta horietako batzuk ikusi ahal izango ditugu Eibarren.