IRRATIA

Doinuetatik Haratago | Maialen Kortajarena

Bere bizitzako lau abesti aukeratzeko eskatu diogu Maialen Kortajarenari. Irakasle eta itzultzailea denez, menderatzen dituen hizkuntza bakoitzetik abesti bat hautatu du. 

Maialen Kortajarena elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean. (Maialen Kortajarena)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Aktoreak, idazleak, kazetariak edo zientzialariak, besteak beste; musikaria ez den, baina musikazalea den oro gonbidatzen dugu 'Doinuetatik Haratago' tartera. Horregatik, Maialen Kortajarena irakaslea izan da gure azken gonbidatua.

«Aisialdian pisu handia du musikak niretzat, baina klaseetan ez dut musika erabiltzen; baliabide hori geiago erabili beharko genuke» aitortu digu Kortajarenak. Irakaslea izateaz gain, Itzulpengintzako ikasketak egin zituen eta horregatik «ezagutzen ditudan lau hizkuntzetatik bat aukeratu du zerrendarako».

Lehenengoa, ama-hizkuntzan, euskaraz. «Lagunekin tradizio moduko bat bilakatu da artista honen kontzertuetara joatea» esan digu. Are gehiago, «ez nuke jakingo zein esaldi aukeratu tatuatzeko» aitortu du. Bigarrena, gaztelaniaz. «A priori ez da nik entzungo nukeen musika estiloa», baina lagun batek gomendatu zion hitzak gustatuko zitzaizkiolako. Eta asmatu egin zuen. 

Hirugarrena abestia frantsesa da. «Dena oso kontzeptuala da, bideoak, hitz-jokoak, gai sozialak...». Artistaren azkeneko diskoan, adibidez, «prostituzioaren gaia lantzen du hainbat ikuspegitatik». Azken hitzkuntza ingelesa izan da. «Nire bizitzan gehien entzun dudan diskoa hau izango da» kontatu digu. 

Maialen Kortajarenak aukeratutako abestiak zein diren jakiteko, entzun 'Doinuetatik Haratago'.