IRRATIA

Analisi Mahaia: Julen Bollain eta Ainhoa Etxaide

Europako Banku Zentralaren azken erabakietatik hasi eta gurean datorren azaroaren 18an Gasteizen ospatuko den Emakume Pentsiodunen jardunaldiei begira amaitu dugu solasaldia bi tertulia kideekin.

Emakume pentsiodunen agerraldi bat. [gara_miantzi]

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Interes tipoak %2ra arte igotzea erabaki du Europako Banku Zentralak, eta itxura guztien arabera, ez da horretan geratuko. Julen Bollain eta Ainhoa Etxaidek, ordea, zalantzan jarri dute neurri horren eraginkortasuna; areago, helburua inflazioa kontrolatzea izanik, efektua kontrakoa izan daitekeela eta beste eremu batzuetan nabarmen eragin dezakeela nabarmendu dute. Lan alorrean, esaterako.

Hartzen ari diren neurriak prekarietatea areagotzea dakartela esan dute; hain juxtu, emakume jubilatuek sufritzen duten prekarietate egoeran zentratuko dira azaroaren 18an Gasteizen ospatuko diren Emakume Pentsiodunen jardunaldiak. Etxeko-langileen egoeraz edota lan feminizatuez arituko dira, besteak beste, Ana Mezo antolakuntzako kideak azaldu digunez.