«Pasa da heroiei estatuak egiteko garaia; momentu oso ona da gogoeta egiteko»
Abiapuntutzat eta helmugatzat Getaria duen bizikleta bidaia batean oinarritzen da Ander Izagirrek idatzi berri duen 'Vuelta al País de Elkano' liburua. Taldetxo batek egindako bidaia horretan hainbat elkarrizketa egin ditu Izagirrek.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Elkanok duela 500 urte munduari bira eman zioneko espedizioa eta antzeko gertaeretatik abiatuta, ordundik gaurdaino gizarteak izan duen bilakaeri buruz idatzi du Ander Izagirrek 'Vuelta al País de Elkano' liburuan.
Izagirreren arabera, «historiak erakusten du, gizarte hau, aro ezberdinetan, garaiko dinamiketan txertatuta egon dela; bai ilunetan eta baita argietan ere». Horren adibidetzat jarri du, euskal kostan arrantza industrialean lan egin zuen lehenengo pertsona, ziur asko esklabu afrikar bat izan zela.
Globalizazioa eta kultura nahasketa gaur egungo gauzak direla pentsatzen dugu baina «konturatzen zarenean duela 500 urte nola zebiltzan munduan zehar, gauzak aldatzen dira;
“500 edo 2000 urte pasata errepikatzen diren istorioak dira». Gauzak aldatu arren, kanpora joateko grin horrek hor jarraitzen du. Izagirreren ustez, «oso gizarte bidaiaria eta nahastua izan da gurea».
Idatzi duena ez da gertaera historikoak biltzen dituen liburu bat. XXI. mendeko liburu bat da. Gaur egungo esplorazioak, bilaketak, mugak eta beste biltzen dituena. Izan ginenetik gaur garenerako bidea ulertzen saiatzeko ariketa bat da liburua.
“Vuelta al pais de Elkano” liburuaren nondik norakoen inguruan aritu gara Ander Izagirrerekin Bigarren Kafean.