IRRATIA

«Espekulazio estilo bat da metabertsoa»

Bazirudien metabertsoak gure bizitza aldatuko zuela, baina orain teknologiaren aditu askok kontzeptuaren aurkako adierazpenak egin dituzte. Zer da metabertsoa? Zein erabilera emango diogu?

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Urteko hitzetako bat izango da metabertsoa; hala ere, urteak joango dira hitzaren esanahia ulertzerako. Kontzeptua 1992an deskribatu zuen lehen aldiz Neil Stephensonek, 'Snow Crash' eleberrian, baina azken urtean zabaldu du Mark Zuckerberg Facebook-en sortzaileak. 

Enpresaburu estatubatuarraren ustetan, metabertsoa da etorkizuna, eta apostu horretan diru asko galtzeko prest dago. Teknologiaren munduko beste izen askok ordea metabertsoaren aurkako adierazpenak egin dituzte. Tim Cook Appe enpresako zuzendariak pasa den astean esan zuen jendea ez dela prest egongo mundu digitalean bizitzeko eta ez zuela metabertsoaren balioa ikusten. Zergatik dago hain tematuta Zuckerberg orduan? «Zuckerbergek zu metabertsoan sartzea nahi du, zuk denbora han pasatzeak berari dirua ematen diolako», esan digu Unai Elordi Hidalgok, Vicomtech enpresako informatikako ingeniariak.

Baina zer da metsabertsoa? «Metabertso kontzeptua oso potoloa da baina kez beterik dago» esan digu Elordi. Funtsean, ingurune digital bat da. «Metabertsoa izatez jada existitzen da; interneten dago, aktibo digital guztia metabertsoan dago». 

Bitxikeri moduan, Nafarroako Gobernuak badu bere metabertsoa. Saiakera egin du Elordik eta bertan sartu, «badakizu nor zegoen bertan? ...Inor!» esan du. Metabertsoa, oraindik gehiago  asoziatzen baita gaming edo grafiko munduarekin, baina bere ustez «espekulazio estilo bat da metabertsoa», eta gehitu du: «zer problema solzionatzen du metabertsoak? Oraindik ez dakit hori...» esan du.