Zinez: «barruan genuena ateratzeko sortu genuen talde»
'Buruhausteak' diskoa argitaratu berri du Zinez talde gazteak. Institutoan elkar ezagutu, eta taldea sortzea erabaki zuten Ainara Gorostidi, Aimar Jimenez eta June Txibitek .
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Barañaingo Alaitz Institutoan elkar ezagutu zuten gazteek osatutako taldea da Zinez. Ainara Gorostidi, Aimar Jimenez eta June Txibitek bidea hasi berri dute, baina 'Buruhausteak' izeneko lana argitaratu dute Ibai Osinagaren laguntzarekin.
«Ikastetxean geunden eta talde bat sortzea erabaki genuen, barruan genuena ateratzeko» kontatu digute. Ez da urtebete pasa erabaki hura hartu zutenetik, baina dagoeneko zortzi abestiz osartutako diskoa plazaratu dute. «Lehen kontzertua eman genuenean, lau abesti genituen» aitortu digute.
Zortzi abesti horietan «gure kezkak islatu nahi izan ditugu». Pop-rock melodiko eta indartsua izan daiteke euren ezaugarria, baina estilo ugari landu dituzte.
Gurean egin dute geldialdia, elkarrizketa akusikoari ekiteko gogoz. Gurelaborategia haien pop-rock melodiko eta indartsuarekin betetzeko asmoarekin Zinez taldekoak.