IRRATIA

LGTBI kolektiboan adineko pertsonak irudikatzen dituzu?

'Gu ere bagara' proiektuaren helburua Getxoko 60 urtetik gorako LGTBI pertsonen testigantzak jasotzea da. Azken hamarkadetan gertatu dena bildu nahi dute «gure memoria kolektiboaren» parte delako. Julen Nafarratek eman dizkigu xehetasunak.

Ines Bermejo eta Julen Nafarrate, 'Gu ere bagara' proiektuaren bultzatzaileak (HIRUKA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Aurreiritzien aurrean erantzun bat ematera dator ‘Gu ere bagara’ proiektua. Izan ere, Ines Bermejorekin batera proeiktuaren bultzatzaile den Julen Nafarretek Naiz Irratian adierazi du, adineko pertsonak LGTBIQ kolektibotik at utzi dituela gizartearen zati handi batek.

Helburu nagusia Getxon pertsona horien bizipenen berri izatea da eta azken urteetan izan diren aurrerapausu edo azaleratu diren arazoak nola baloratzen dituzten jakitea. Baina Nafarratek azaldu du proiektuari ekin bezain laster ohartu zirela ez zituztela ezagutu ere egiten 60 urtetik gorako LGTBIQ pertsonak.

Erronka itzela dute, beraz, esku artean, baina gogotsu mintzo da Nafarrate. Ez da erraza izaten ari testigantzak jasotzea eta horrek frogatzen du bere esanetan zein beharrezkoa den halako proiektu bat egitea. Oso garrantzitsutzat jo du adineko LGTBIQ pertsonek pairatu behar izan duten intolerantziaren inguruko informazioa biltzea, gure «memoria kolektiboaren» parte ere badelako.