«EHZ Festibalaren unibertsoan lur asko dira»
Uztailaren 1, 2 eta 3an izango da EHZ Festibala Irisarrin. Autogestioan oinarritutako jaialdiak 26. edizioa du honakoa.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eli Pagola
Euskal Herrian izaera eta izen propioko ekimen autogestionatu berezirik bada, hori, EHZ Festibala da. Mende laurdena segurtasun neurripean ospatu ondoren, 26. edizioaren gogoz hasi dute 2022a.
‘Hainbat lur mundu bakarrean!’ lelopean aldarrikatu nahi da EHZ Festibalaren unibertsoan gustu guztientzako eremuak daudela eta jaialdia, herriz herri mugituta, lur horietako munduak elkartzen dituela.
Kultur Harian izan da Julen Oillarburu, festibaleko antolakuntza taldeko kidea.